Politika
Katalunia
Agencias | Redacción
Fiskaltzak urtebete eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa eskatu du, hauteskunde garaian Generalitateko eraikinetan jarritako lazo horiak eta esteladak kentzeko agindua ez errespetatzeagatik.
Quim Torra. Artxiboko argazkia: EFE
Irailaren 25ean eta 26an Quim Torra Generalitateko presidentearen aurkako ahozko epaiketa egingo dute Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian (Bartzelona), apirilaren 28ko hauteskunde kanpainan eraikin publikoetatik lazo horiak garaiz kendu ez izana leporatuta.
Fiskaltzak desobedientzia delitua egozten dio Generalitateko presidenteari. Hala, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Zigor Aretoak astelehen honetan jakinarazi du prozesatze-autoa, onartutako froga-zerrendarekin.
Epaiketarako aurreikusitako bi egunak bat datoz Kataluniako Parlamentuak urtero egiten duen Politika Orokorreko Eztabaidarako finkatu ziren egunekin.
Fiskaltzaren eskaera
Espainiako Hauteskunden Batzordeak eraikin publikoetatik lazo horiak kentzeko agindu zion Torrari, eta agindu hura garaiz ez zuela bete iritzita, Torra salatzeko bidea hasi zuen. Kataluniako Fiskaltza Nagusiak aintzat hartu zuen eskari hori eta Quim Torraren kontrako kereila aurkeztu zuen, hauteskunde kanpainan eraikin publikoetan ikur alderdikoiak erabiltzea leporatuta.
Uztailean, urtebete eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa eskatu zuen Ministerio Publikoak Torrarentzat, hauteskunde garaian Generalitateko eraikinetan jarritako lazo horiak eta esteladak kentzeko agindua ez errespetatzeagatik.
Akusazio idatzian, Auzitegi Zibileko eta Zigor-arloko Salako epailearen aurrean ahozko epaiketa egitea eskatu zuen Fiskaltzak, eta, ia bi urteko gaitasungabetzeaz gain, Zigor Kodeko 410. artikuluan jasota dagoen desobedientzia delituagatik 30.000 euroko zigorra jartzea eskatu zuen.
Epe horretan, lurralde, autonomia, Estatu eta Europa mailan kargu publikorik bete ahal ez izateko eta esparru horietan gobernu-eginkizunak ez betetzeko Torraren gaitasungabetzea eskatu zuen Ministerio Publikoak. Hala, inhabilitazioa irauten duen bitartean kargu eta ohore horiek kentzea, eta inola ere ez lortu ezin izatea eskatu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa