Politika
Senatua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hortaz, Gaztela Leonen PPk senatari bat izango zuela jakin zenean aldatu zuen errolda Marotok. Izan ere, senatari izateko nahitaezkoa zuen Segovian erroldatuta egotea.
PPk Senatuan duen bozeramaile Javier Maroto
PPk Senatuan duen bozeramaile Javier Maroto 2019ko ekainaren 26an erroldatu zen Sotosalbosen (Segovia), hauteskunde autonomikoak baino hilabete geroago; hots, popularrek Gaztela Leonen senatari bat izango zutela jakin zenean.
Horixe da, hain zuzen, Javier Marotoren errolda-agirian agertzen dena, Cadena Ser irrati-kateak eta eldiario.es egunkari digitalak gaur bertan jakinarazi eta Efe albiste agentziak baieztatu duenez.
Apirilaren 28ko hauteskundeetan, Javier Marotok Kongresuan zeukan eserlekua galdu zuen, eta 28 urte geroago, ordezkaritza gabe utzi zuen PP Araban.
Handik denbora gutxira, maiatzaren 26an egindako hauteskundeetan, Gaztela Leonek senatari bat lortu zuen. 35 urteren ondotik, PSOEk hauteskundeak irabazi zituen, nahiz eta ez zuen gobernua zuzentzeko aukerarik izan, PPk eta Ciudadanosek akordioa hitzartu zutelako.
Lau urte lehenago egindako hauteskundeetan baino senatari bat gutxiago lortu zuten, beraz, popularrek, eta Javier Maroto proposatu zuten kargu horretarako. Horrela, uztailaren 26an senatari izendatu zuten, PPren eta Ciudadanosen babesarekin.
Esan bezala, Maroto hilabete lehenago erroldatu zen Sotosalbosen, Accenture enpresako goi-kargu baten etxean, aipatu udalerriarekin inongo lotutarik ez zuen arren, udal-iturriek jakitera eman dutenez.
Izan ere, senatari izateko ezinbestekoa zuen Gaztela Leonen erroldatuta egotea. Helburu bakarra, horrenbestez, senatari izatea zen, eta, besteak beste, PSOEk gogor kritikatu du errolda aldaketa. Horregatik, errolda baliogabetzea eskatu dute sozialistek, senatari kargua gal dezan.
Bien bitartean, Marotok, kazetarien aurrean, uztailaren 31n esan zuen bere errolda legezkoa dela, eta iragarri zuen Sotosalbosen etxea alokatu duela, handik sarritan ibiliko delako.
Legea bete duela ziurtatu du Marotok
Testuinguru horretan, "errolda-agiria legezkoa" dela ziurtatu du Marotok, eta ohiko bizilekua aldatzeko prozesua "mundu guztiak” ikusi duela gaineratu du.
Segoviako PPko militanteekin bazkaldu aurretik, kazetarien aurrean egindako agerraldian, Marotok jakinarazi du SOS Arrazakeriak aurkeztu duela bere erroldatzearen inguruko zalantzak jasotzen dituen salaketa.
Zehazki, ondorengoa esan du Marotok: "Haserre daude nirekin, Gasteizko Alde Zaharreko erakunde honetako lokal batean erroldatuta zeuden 2.000 pertsona erroldatik baja eman genituelako Gasteizko alkatea nintzenean. Lokala ureztatu zenean, Polizia bertaratu zen, baina han ez ziren 2.000 pertsona bizi".
Agintari popularrak gaineratu duenez, migratzaile horiei ofizioz baja emateko izapide bat abiatu zuten orduan, "2.000 pertsona horiek ez zutelako egiaztatu SOS Arrazakeriaren lokal horretan bizi zirela".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa