11:10

Politika

Epaia

Estrasburgok baztertu egin ditu zigor metaketen harira jarritako beste eskari batzuk

Agentziak | Erredakzioa

Duela 10 hilabete hartutako erabakiari jarraiki, ETAko lau presok eta Grapo beste batek egindako auzi-eskeak atzera bota ditu auzitegiak eta ontzat eman du Espainiako justiziaren irizpidea.

  • Estrasburgoko auzitegia

    Estrasburgoko auzitegiaren irudia. Argazkia: Wikimedia Commons CC3.0

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak atzera bota ditu gaur ETAko lau presok eta Grapoko beste batek zigor metaketaren harira aurkeztutako auzi-eskeak. Frantziako espetxeetan igarotako urteak Espainian bete beharreko zigorretatik kentzeko galdegiten zuten eskatzaileek. Estrasburgon egoitza duen auzitegiak, baina, aukera hori baztertu eta Espainiako justiziaren irizpidea eman du ontzat, aurrez egin bezala.

Juan Luis Agirre Lete, Julen Atxurra Egurrola, Iñaki Bilbao Beaskoetxea, Idoia Martinez Garcia ETAko presoek eta Fernando Silva Sande Grapo presoak aurkeztu zuten eskaria.

Iazko urrian zigor metaketaren inguruko lehen epaia eman zuen Estrasburgok. Orduko hartan, Santiago Arrospide Sarasola Santi Potros-ek, Francisco Mujika Garmendia Pakito-k eta Alberto Plazaolak aurkeztutako errekurtsoa aztertu zuen auzitegiak, eta Espainiari arrazoia eman zion. Gerora aurkeztutako helegiteen aurrean jarrera berari eutsi dio Estrasburgok, gaur kaleratutakoan bezalatsu.

Argudiatu duenez, "eskatzaileek zigor metaketa eskatu zutenean, Espainiako zuzenbideak ez zuen aurreikusten, arrazoizko modu batean, Frantzian betetako zigorrak kontuan hartuko zirenik 30 urteko gehieneko zigorraren iraupena zehaztean". Beraz, betiere Estrasburgoren iritzian, presoek aurkeztutako auzi-eskeek ez dute "inolako oinarririk".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena