Politika
g7 goi-bilera
Agentziak | Erredakzioa
Guztira, 'gutxienez 100 lagun' hartu dituzte atxilo ostiraletik, goi-bileraren kontrako plataformek jakinarazi dutenez.
Agente bat Bidarten larunbatean izandako atxilotuetako batzuekin. Argazkia: EFE
19 pertsona atxilotu zituzten atzo, G7 goi-bileraren bigarren egunean, Pirinio Atlantikoetako Prefekturak jakinarazi duenez.
19 horietatik 17 komisarian dituzte, Prefekturaren arabera. Besteak beste, "ekintza iraingarriak" egitea, "arma muan erabili daitezkeen objektuak" edukitzea (harriak) "agintaritzaren kontra indarkeria erabiltzea" egotzi diete.
Guztira, "gutxienez 100 lagun" atxilotu dituztela salatu dute goi-bileraren kontrako protesten antolatzaileek. Hain justu, atxilotutakoak aske uzteko eskatu zuten atzo ehunka lagunek Baionan eta Hendaian egindako manifestazio eta elkarretaratze banatan. Mobilizaziook dozenaka poliziaren zaintzapean egin dituzte, eta ez da istilurik izan. Frantziako Poliziak Baionako zubiak itxi zituen berriro eta inguruko segurtasuna indartu zuen.
Aurrez, G7 Ez eta AlternavivesG7 plataformek —'kontragailurraren' antolatzaileek— deituta zituzten mobilizazioak bertan behera utzi zituzten, istilu eta atxiloketa gehiago saiheste aldera.
Gaur eguerdian G7 goi-bileraren irakurketa politikoa egiteko ekitaldi sinboliko bat egingo dute bi plataformek Biarritzeko hondartzaren ondoan.
Gailurraren segurtasun dispositiboa arratsaldean geratuko da bertan behera. Frantziako 13.200 agente egon dira egunotan Lapurdiko herri horretako bazterrak zaintzen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa