18:01

Politika

Ikasturte politiko berria

Aurrekontuak aurrera ateratzea eta eskumenen negoziazioa lehenetsiko ditu Urkulluk

Agentziak | Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan hasiko du ikasturte politiko berria, Donostiako Miramar Jauregian egingo duten gobernu bileran.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria.

    Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak ikasturte politiko berriko lehen gobernu bilera egingo du ostegun honetan, abuztuak 29, Donostiako Miramar Jauregian. Topaketa horretan, agintariek ez dute eguneko gai-zerrendarik izango, baina gai politiko, ekonomiko eta sozial nagusiak izango dituzte hizpide.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, sailburuak eta Gipuzkoako erakundeetako agintariak 10:00etan iritsiko dira Miramar Jauregira. Ordu laurden geroago Iñigo Urkullu lehendakariak egingo du. Ondoren, bertaratutako agintari guztiek familia argazkia egingo dute jauregiaren kanpoaldean.

Gobernu Kontseiluaren bilkura 10:30ean hasiko da eta ordubete geroago lehendakariak agerraldia egingo du kazetarien aurrean. Ostegun honetako gobernu bileran, ikasturte politiko berriaren hasiera suposatzen duena, ez dute eguneko gai-zerrendarik izango, eta eguneko gai politiko, ekonomiko eta sozialak errepasatuko dituzte.

Lehendakariak Erromara egindako bidaia ofizialaren ostean egingo da lehen gobernu bilera. Urkulluk, 'Share proposamena’ aurkeztu du, egoera ahulean dauden errefuxiatuen eta migratzaileen errealitateari elkarlanean erantzuteko helburu duena.

Iñigo Urkullu lehendakaria joan den abuztuaren 19an itzuli zen lanera, eta 2020ko EAEko aurrekontuak aurrera ateratzea eta eskumenen transferientzia negoziatzea lehenetsiko ditu ikasturte politiko honetan.

Halaber, sare sozialetan zabaldutako mezu batean, datozen hilabeteetan bere gobernuak “Herrialdearen 15 Helburu” estrategikoak gauzatzea eta “2030erako Euskadik aurrez aurre izango dituen erronkak” lehenetsiko dituela azpimarratu du. Besteak beste, trantsizio demografiko-soziala, teknologiko-digitala eta energetikoa lantzen ditu "Agenda 2030" egitasmoak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena