09:47

Politika

G7

Biarritzen egingo den G7rako atzerako kontaketa hasi da

Agentziak

Hasiak dira goi-bileraren eragina nabaritzen. G7aren kontrako plataformek gaur hasi dute goi-bileraren aurkakako jardunaldia.

  • Miembros de la plataforma 'G7 Ez!'

    Miembros de la plataforma 'G7 Ez!'. Imagen: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Datorren larunbatean hasiko da, Biarritzen, G7aren goi-bilera. Baina Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan, hasiak dira haren eragina nabaritzen.

Abuztuaren 23tik 26ra Biriatutik ez pasatzea aholkatu dute Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak zein Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT). Abuztuaren 23tik 26ra, N-135 errepidea hartzea gomendatzen die Espainiako trafiko zuzendaritzak ibilgailu arinei, Iruñea eta Luzaide Donibane Garazirekin lotzen dituen errepidea alegia.

Baionako eta Biarrizko tren-geltokiak eta aireportua ere itxita izango dira G7aren bilera dela eta. Halaber, Biarritz inguruko errepide nagusiak zarratuta egongo dira, eta A63a erabiltzeko gomendatu diete bertakoei (doakoa izango da hainbat lekutan). Autobidea ez erabiltzeko eskatu diete gainerakoei.

Atzo geroztik, Hendaiako topoaren geltokia itxita dago, eta tren zerbitzua Irungo Ficobaraino baino ez da iristen. Errepidez, berriz, A63ko Hendaia eta Biriatuko irteera ere etenda dago larunbatetik, Baionarako bidean. Hendaiako herritarren artean, ezinegona nabari da, G7 horren atarian.

Langileek bakarrik ez, mugaz gaindiko hartu-eman handia duten enpresa batzuek ere izan ditzakete zailtasun logistikoak, eta esaterako, Sokoa enpresak, ateak ixteko asmoa du zenbait egunez.

G7rako segurtasun neurri guztiak prest ditu Biarritzek

Biarritzen segurtasuna bermatzeko, kosta osoa blindatuta dago jada G7rako. Leku gehienetan egiaztagiria beharko da. Horrez gain, poliziak eta armadak muga eta aire-trafikoa kontrolatzen dute.

G7aren kontrako plataformek modu baketsuan jardutera deitu dute

G7aren goi-bileraren kontra abuztuaren 19tik 25era bitartean Irungo Ficoba azokan antolatutako jardunaldiaren "izaera baketsua" azpimarratu dute 'G7 Ez!' eta 'Alternatives G7' plataformek. Topaketan, 40 mahai-inguru, tailerrak eta "larrialdi sozial eta klimatikoetarako aukera globalak" eskainiko dituztela nabarmendu dute.

Gainera, Frantziako segurtasun-indarrek ekitaldiak hartuko dituzten esparruak "errespetatzea" eta poliziaren zaintza "neurrikoa eta probokaziorik gabea" izatea eskatu dute.

Ficobako topaketak 40 hitzaldi eta mahai-inguru, 50 tailer eta 'txaleko horien' batzarra izango ditu, besteak beste.

Plataformetako bozeramaileek egingo diren mobilizazio guztien "izaera baketsua" azpimarratu dute, eta poliziaren edozein probokaziori "erresistentzia pasiboarekin" erantzungo diela ziurtatu dute. Horregatik, jardunaldia garatuko den esparruetan agenterik ez egotea eskatu dute.

"Aukera globalak"

G7ko goi-bileraren kontrako jardunaldiko egitarauak "larrialdi sozial eta klimatikoetarako aukera globalak" defendatzen dituela azaldu dute antolatzaileek. Gainera, "Euskal Herriko errealitatean errotuta dago", adierazi dute.

Horien esanetan, Hendaian eta Irunen, kanpaldi bat ere egongo da abuztuaren 26ra arte, manifestazio bat abuztuaren 24an eta "okupazio" ekintza bat EAEko zazpi plazatan abuztuaren 25ean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena