17:18

Politika

G7

G7aren kontrako plataformek modu baketsuan jardutera deitu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Frantziako segurtasun-indarrek jardunaldia "errespetatzea" eta poliziaren zaintza "neurrikoa eta probokaziorik gabea" izatea eskatu dute.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

G7aren goi-bileraren kontra abuztuaren 19tik 25era bitartean Irungo Ficoba azokan antolatutako jardunaldiaren "izaera baketsua" azpimarratu dute 'G7 Ez!' eta 'Alternatives G7' plataformek. Topaketan, 40 mahai-inguru, tailerrak eta "larrialdi sozial eta klimatikoetarako aukera globalak" eskainiko dituztela nabarmendu dute.

Gainera, Frantziako segurtasun-indarrek ekitaldiak hartuko dituzten esparruak "errespetatzea" eta poliziaren zaintza "neurrikoa eta probokaziorik gabea" izatea eskatu dute.

Ficobako topaketak 40 hitzaldi eta mahai-inguru, 50 tailer eta 'txaleko horien' batzarra izango ditu, besteak beste.

Plataformetako bozeramaileek egingo diren mobilizazio guztien "izaera baketsua" azpimarratu dute, eta poliziaren edozein probokaziori "erresistentzia pasiboarekin" erantzungo diela ziurtatu dute. Horregatik, jardunaldia garatuko den esparruetan agenterik ez egotea eskatu dute.

"Aukera globalak"

G7ko goi-bileraren kontrako jardunaldiko egitarauak "larrialdi sozial eta klimatikoetarako aukera globalak" defendatzen dituela azaldu dute antolatzaileek. Gainera, "Euskal Herriko errealitatean errotuta dago", adierazi dute.

Horien esanetan, Hendaian eta Irunen, kanpaldi bat ere egongo da abuztuaren 26ra arte, manifestazio bat abuztuaren 24an eta "okupazio" ekintza bat EAEko zazpi plazatan abuztuaren 25ean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena