16:53

Politika

Presoak

Etxeratek kartzela politika aldatzeko aldarrikapena itsasoratu du Plentzian

agentziak | erredakzioa

Gaurko hitzorduarekin, presoen eskubideen aldeko plataformak abuztuaren 4an, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko hondartzetan, hasitako mobilizazio sorta amaitu du.

  • Etxeraten protesta, Plentzian. Argazkia: EiTB

    Etxeraten protesta, Plentzian. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Plentziako uretara eraman du aldarrikapena, VI. Itsas Martxaren harira, eta "salbuespenezko" kartzela politika amaitzea eskatu du bertan egindako ekitaldi batean.

Gaurko hitzorduarekin, presoen eskubideen aldeko plataformak abuztuaren 4an, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko hondartzetan, hasitako mobilizazio sorta amaitu du.

Etxeratek jakinarazi duenez, aurreko astean hondartzetan egindako elkarretaratzeetan 2.000 pertsonatik gora izan ziren, eta gaurko parte-hartzaileek presoak "etxean eta bizirik" nahi dituztela berretsi dute.

Horren harira, dozenaka ontzi eta piraguak Uribe Kostako urak zeharkatu dituzte presoak etxeratzearen aldeko aldarriekin, eguerditik aurrera.

Era berean, kartel erraldoi bat jarri dute Plentziako zubian, 'Euskal preso eta iheslariak etxera' leloarekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena