Politika
INBESTIDURA NAFARROAN
Agentziak | Erredakzioa
Bestalde, Uxue Barkosen Gobernuak egindako lana eskertu du lehendakariak.
Iñigo Urkullu Chiviteren inbestidura ekitaldira heltzen. Argazkia: EFE
Maria Chivite sozialistaren Gobernua osatzeko Nafarroan lortutako "alderdi ezberdinen arteko akordio programatikoa" txalotu du astearte honetan Iñigo Urkullu lehendakariak.
Urkulluk Uxue Barkosen Gobernuak egindako lana ere eskertu du, Mari Chiviteren inbestidura ekitaldia hasi baino lehen hedabideei jakinarazi dienez. EAEk eta Nafarroak "kolaborazio eremu ezberdinak jorratzeko akordioa lortu duten erkidegoak dira", nabarmendu du lehendakariak.
Ildo horretan, erkidego biek "harreman historiko eta kulturala izateaz gain, euroeskualde atlantikoan partaidetza dute", adierazi du Urkulluk.
Horrela, "kolaborazio hori ere berresteko inbestidura ekitaldira etorri da, hiritarrei eragiten dizkieten arazoei aurre egiteko", gaineratu du.
Estatu mailako politika auzien harira, berriz, Gobernu zentrala osatzeko "norberak bere arduren jabe izan behar du", azpimarratu du.
Urkulluren ustez, "hobe da gobernu bat izatea bizi dugun egoera jasatea baino"; horrenbestez, "akordio programatikoen bidez oinarriak zehazten joatea beharrezkoa da", erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa