14:19

Politika

PROTESTA

Sakabanaketa politika bukatzeko 'ardura eta ausardia' eskatu die Etxeratek gobernuei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Diezen arabera, azken 30 urteotan 16 pertsona hil dira 'sakabanaketa politikaren ondorioz izandako 344 auto istriputan'.

  • Etxeraten elkarretaratzea, Donostian. Argazkia: EiTB.

    Etxeraten elkarretaratzea, gaur, Donostian. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak sakabanaketa politika bukatzeko eskatu die, beste behin, alderdi politikoei eta gobernuei, eta, horretarako, "ausardia eta ardura" eskatu ditu.

Urtero bezala, abuztutuko lehen igandean, elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hondartzatan, euskal presoen eskubideen alde.

Naike Diez Etxerateko eledunak Donostiako bilkuran hartu du parte, eta hedabideen aurrean esan duenez, euskal gizartearen gehiengoak bakearen bidea landu nahi du. Bide horretan, bere ustez, ez du zentzurik ehunka familiak politika horren ondorioz jasaten duten sufrimendua luzatzea.

Etxeraten arabera, azken 30 urteotan 16 pertsona hil dira "sakabanaketa politikaren ondorioz izandako 344 auto istriputan".

Euskal presoen eskubideen defentsan lan egiteagatik 11/13 sumarioan auzipetutako 47 lagunei elkartasun mezua igorri die Diezek. Irailean hasiko da haien kontrako epaiketa Auzitegi Nazionalean


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena