13:09

Politika

Nafarroako Gobernua

Nafarroako presidente berriaren kargua hartzeko ekitaldian izango da Urkullu

Agentziak | Erredakzioa

Chivite ostiralean izendatu zuten presidente. PSN, Geroa Bai, Podemos eta Izquierda-Ezkerra alde agertu ziren, EH Bilduko bost kide abstenitu egin ziren eta Navarra Sumak kontra bozkatu zuen.

  • Iñigo Urkullu. Artxiboko argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maria Chivitek Nafarroako presidente kargua hartuko du datorren asteartean, abuztuaren 6an, Foru Erkidegoko Parlamentuaren egoitzan, eta gonbidatuen artean Iñigo Urkullu lehendakaria izango da, Eusko Jaurlaritzak baieztatu duenez.

Nafarroako ereserkia jo ostean, Foru Erkidegoko presidente karguaren zina egingo du Chivitek. Jarraian, Nafarroako Parlamentuko presidenteak, Espainiako Gobernuko jarduneko Sustapen ministroak eta Nafarroako Gobernuko presidentea berak hartuko dute hitza. Baliteke Chivitek bere hitzaldian Nafarroaren estatusa aldarrikatzea eta “lurralde plural” batean elkarrizketek duten garrantziari aipamen egitea.

Astelehenean, Uxue Barkos (Geroa Bai) azken legealdian Nafarroako presidentea izan denak eta Maria Chivitek aginpide aldaketa egingo dute, 2019-2023 legaldiari hasiera emanez.

Gauzak horrela, asteartean Nafarroako Parlamentuaren egoitzan egingo den ekitaldian izango da Urkullu, presidente berriak egindako gonbita onartuz.

2016ko azaroaren 26an, Iñigo Urkullu lehendakariak Gernikako Juntetxean egin zuen kargua hartzeko ekitaldian izan zen Uxue Barkos.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 18 arlotan lankidetzan aritzeko protokolo bat¿ sinatu zuten 2016ko maiatzean. Besteak beste, honako alorretan elkarlanean jarduteko konpromisoa hartu zuten bi gobernuek: gizarte-zerbitzuak, berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria, osasuna, hezkuntza, kultura, hizkuntza politika, bake eta bizikidetza, turismoa edota ingurumena.

Maria Chivite ostiralean izendatu zuten Nafarroako presidente, bigarren bozekatan. PSN, Geroa Bai, Podemos eta Izquierda-Ezkerra alde agertu ziren, EH Bilduko bost kide abstenitu egin ziren eta Navarra Sumak kontra bozkatu zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena