21:58

Politika

Presoak

Mila lagun inguruk urruntze politikaren amaiera eskatu dute Gasteizen

Agentziak | Erredakzioa

"Korapiloak askatzeko unea da. Denok batera. Presoak etxera" lelopean, Andre Maria Zuriaren plazan hasi da Sare herritarrak deitutako manifestazioa.

  • Mila lagun inguruk urruntze politikaren amaiera eskatu dute Gasteizen. Argazkia: EFE

    Mila lagun inguruk urruntze politikaren amaiera eskatu dute Gasteizen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ehunka lagunek manifestazioa egin dute larunbat arratsalde honetan Gasteizen, Andre Maria Zuriaren jaien bezperan, gaur egungo espetxe politikarekin amaitzea eta bizikidetzaren alde urratsak ematea eskatzeko.

"Korapiloak askatzeko unea da. Denok batera. Presoak etxera" lelopean, Andre Maria Zuriaren plazan hasi da Sare herritarrak deitutako manifestazioa.

Besteak beste, Miren Larrion EH Bilduko Gasteizko zinegotziak eta Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduko Arabako Batzar Nagusietako bozeramaileak ere bat egin dute urruntze politikaren amaiera eskatzeko manifestazioarekin.

Ibilbidea hasi aurretik, gaixo dauden presoen urruntzearekin amaitzeko egin diren "adierazpen garrantzitsuak aintzat har ditzatela" eskatu die Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak euskal erakundeei. Ildo horretatik, “salbuespenezko espetxe politikarekin amaitzearen alde” azken hilabeteetan lortutako akordioak balioan jartzeko eskatu die.

Azkarragak nabarmendu duenez, "euskal gizartearen % 85a baino gehiago” ordezkatzen dute erakunde horiek”, eta herritarren gehiengoak “egungo espetxe politikari amaiera eman behar zaiola esan du”.

Halaber, Espainiako Gobernuari esan dio gobernua eratzeko arazoak ez direla “jendearen sufrimendua gehiago luzatzeko aitzakia". Gauzak horrela, "Sanchez presidenteak berak duela urtebete iragarri zuen bidea jorratuz konponbideak bilatzea” eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Azkarragak azpimarratu duenez, gaurkoa bezalako manifestazioekin ez dute "inolako pribilegiorik" eskatu nahi euskal presoentzat, bakarrik legedi arrunta ezartzea, eta, horrela, "haien etxeetara bueltatzea ahalbidetzea".

Manifestazioaren amaierako ekitaldian, Sareko bozeramaileek manifestu bat irakurri dute. "Bakean, justizian eta bizikidetzan oinarritutako gizarte bat” aldarrikatu dute, "sufrimendurik, biktima gehiagorik eta euskal preso eta iheslaririk gabe".

"Gizarte bat, non, indarkeria jasan duten pertsona guztiak errespetatuak izan daitezen eta haien samina aitortua izan dadin. Alderaketarik egin gabe, baina bakar bat ere ahaztu gabe. Zatiketetan sakondu gabe. Politikoki inoren sufrimendua erabili gabe", eskatu dute Arantza Armentiak eta Xabier Izagak.

"Auzi honi konponbidea emateko ardura daukagu, behingoz, gertatutako oro berriro ez gertatzeko bermeak ezarriz. Gero eta sare zabalagoa eta pluralagoa gara, eta akordioak bilatzeko lanean jarraituko dugu", ondorioztatu du Sarek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena