Politika
EH Bildu
Radio Euskadi | eitb.eus
Koalizioak alderdi guztiekin hitz egiten duela esan du Arnaldo Otegik. Gogorarazi duenez, berak "30 urte eman ditu PSOErekin hitz egiten". Ongietorrien inguruan, gaitzespenak bukatzea eskatu du.
Arnaldo Otegi, Radio Euskadin.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile orokorrak Radio Euskadiko 'Boulevard'en esan duenez, bere koalizioak guztiekin hitz egiten du, eta "bitxia" iruditzen zaio "EH Bildu gune opaku bat dela eta inork horrekin hitz egiten ez duela sinestaraztea". Gogoratu duenez, "30 urte" eman ditu "PSOErekin hitz egiten". Zehatz-mehatz, Otegik esan duenez, "Zapaterorekin bildu naiz ni, eta berak bake gizon bat nintzela esan zuen".
Nafarroako hurrengo gobernuari dagokionez, abstentzioarekin "erantzukizunez" jokatuko dutela esan du Otegik, baina bere militanteak "oso haserretuta daude PSNrekin, Iruñean eskuinak gobernatzea ahalbidetu duelako". PSNri "ez hitz egiteko" jarrera aurpegiratu dio, eta gogorarazi dio: "Lehen eztabaida: aurrekontuak. Norekin aterako dituzte?". Ezkerrari "politikoki zuzena denaren eta POSTUREOAREN artean egotea" leporatu dio.
ETAko preso ohiei egindako ongietorriez galdetuta, arazoa ez dela ongietorria esan du Otegik, baizik eta "gauza horiek eztabaida politikoan jartzeko erabili nahi dituzten sektoreak" daudela. "Antena 3, Vox eta OK Diario bertan ezkutuko kamerekin egon ez balira, inor ez litzateke enteratuko". Eta alderaketa bat egin du: "Jesus Loza jauna urriaren 12an Guardia Zibilaren kuartel batean egon zenean, torturaren apologia egiten ari zela ulertu behar dut? Ez. Baina torturatu duen indar batengana joan da".
Eskuinari ongietorriak arma bezala erabiltzea egotzi dio: "Ez gaituzte soilik gu jipoitu nahi, baita PSOE ere. Hau Nafarroako inbestiduraren testuinguruan eman baita. Haiei eman nahi diete gogor".
Hala ere, hitz egiteko eta "elkarbizitza kudeatzeko" prest agertu da, "Parot Doktrina indargabetu zenean preso asko kartzeletatik irten zirenean bezala". "EH Bilduk biktimen elkarteekin eta PSOErekin hitz egin zuen, eta ez zen ongietorri bat ere egin", gogorarazi du.
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa