08:26

Politika

KATALUNIA

5.500 euroko isuna Hauteskunde Batzordeak Torrari, 'neutraltasuna urratzeagatik'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Quim Torra Generalitateko presidenteak uko egin dio isuna ordaintzeari, eta helegitea aurkeztuko du.

  • Generalitatearen Jauregian jarritako pankarta lazo horiarekin

    Generalitatearen Jauregian jarritako pankarta lazo horiarekin. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Katalunian, Hauteskunde Batzorde Zentralak 5.500 euroko isuna ezarri dio Quim Torrari, apirilaren 28ko hauteskunde kanpainaren baitan eta "Generalitateko presidente gisa dituen arduren jardunean Hauteskunde-araubide Orokorraren Lege Organikoa urratzeagatik".

Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, Torrak neutraltasun printzipioa urratu zuen Sant Jordi egunaren harira egin zuen adierazpen instituzionalean eta egun berean Generalitateko funtzionarioei bidalitako mezu elektronikoan. Preso dauden buruzagi politikoen aldeko eta 155. artikuluaren kontrako mezua igorri zuen bietan, horren esanetan.

Zehazki, Hauteskunde Batzorde Zentralak 3.000 euroko zigorra ezarri dio Sant Jordi eguneko adierazpen instituzionalagatik eta 2.500 eurokoa, Generalitateko funtzionarioei bidalitako mezu elektronikoagatik.

Quim Torra Generalitateko presidenteak, bere aldetik, uko egin dio isunak ordaintzeari, eta helegitea aurkeztuko duela iragarri du. "Ez dut ordainduko. Adierazpen askatasuna auzitan dago gaur-gaurkoz espainiar estatuan. Adierazpen askatasuna zigortzen den bakoitzean askatasun hori baliatuko dugu eta kontsekuente izango gara", azpimarratu du.

Bestalde, zentsura sustatzea eta politizatuta egotea leporatu dio Torrak Hauteskunde Batzorde Zentralari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena