19:39

Politika

Inbestidura

Programa akordio bat onartzea eskatu dio IUk Podemosi, nahiz eta Gobernuan ez sartu

Agentziak | Erredakzioa

Bitartean, "atsedenik gabe lan egiten ari diren botere ekonomikoen presioaren aurrean" amore ez emateko eskatu dio PSOEri, "ezkerreko gobernu" bat saihestu nahian dabiltzalako.

  • Alberto Garzon Izquierda Unidako (IU) koordinatzaile nagusia.

    Alberto Garzon Izquierda Unidako (IU) koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE/Zipi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nahiz eta PSOEk koalizio gobernu bat berriz ez eskaini, akordio programatiko bat ixten saiatzea eskatu dio Izquierda Unidak Unidas Podemosi, hauteskundeen errepikapena "beharrezkoa ez den arrisku onartezina" delako.

Bitartean, "atsedenik gabe lan egiten ari diren botere ekonomikoen presioaren aurrean" amore ez emateko eskatu dio PSOEri, "ezkerreko gobernu" bat saihestu nahian dabiltzalako. Herritarrak berriro hautestontzietara deitzen baldin baditu "eskuinei gobernatzeko bigarren aukera bat emango die", ohartarazi duenez.

"Argi eta garbi beharrezkoa ez den arrisku onartezina saihesteko" garaiz daudela azaldu du alderdiak agiri batean, hauteskundeen balizko errepikapen bati erreferentzia eginez, Pedro Sanchez hautagai sozialistaren inbestidurak ostegunean porrot egin ondoren.

Ondorioz, 2019ko aurrekontu akordioan jasotako "oinarri programatikoak" kontutan hartuta, akordio bat eskatu beharko luke Unidas Podemosek balizko negoziazio batean, gaineratu dutenez.

"Akordio, negoziazio eta elkarrizketaren aldeko apustua egiten jarraitzen du Izquierda Unidak"

"Unidas Podemos borroka kolektiboekin, gizarte mugimenduekin eta sindikatuekin lantzen ari den proposamenen inguruko akordio, negoziazio eta elkarrizketaren aldeko apustua egiten jarraitzen du Izquierda Unidak", azpimarratu du ohar batean.

Pedro Sanchezen inbestidura eta koalizio gobernua babestea onartu zuen Izquierda Unidak iragan larunbatean, militanteei galdetu ondoren, programaren inguruko akordio bat lortuz gero.

Negoziazioek kale egin zutela ikusita, IUko diputatuek abstenitzea erabaki zuten, Unidas Podemoseko talde parlamentario osoak egin bezala, baina orain "ezker sendo, koherente eta sinesgarri" baten aldeko apustua egin du, hauteskunde berriek eragingo luketen "amorrua" saihesteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena