Politika
IKERKETA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sozialisten iritziz, Gaztela Leongo senatari izateko Segoviako Sotosalbos udalerrian erroldatzea iruzurra izan daiteke.
Javier Maroto PPko Gaztela Leongo senataria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
PSOE Javier Maroto epaitegietara eramatea aztertzen ari da, Gaztela Leondik PPko senatari izateko Segovian erroldatu izanaren atzean iruzurra egon daitekeelakoan. Asteartean, Gaztela eta Leongo Parlamentuak Javier Maroto arabarra senatari izendatu zuen. PSOEk gogor kritikatu du Marotoren aukeraketa, senatari autonomiko aukeratzeko autonomia erkidego horretan bizitzea ezinbestekoa dela iritzita.
"Toki batean erroldatzeko bertan bizitzea eskatzen du legeak. Maroto ez da bertan bizi eta ez da Gaztela eta Leonen biziko", adierazi du Luis Tudanca Gaztela eta Leongo PSOEren buruzagiak. Ildo horretan, Gasteizko alkate ohiaren kontrako auzibidea zabaltzea aztertuko du PSOEk.
RNE Espainiako irrati kate publikoari eskainitako elkarrizketan, sozialistek astearteko osoko bilkuran emandako botoa azaldu du. Sozialistek aurka bozkatu zuten, nahiz eta horrek hautagai sozialisten kontra egitea ekarri. Azkenean, PPren eta Ciudadanosen botoekin onartu zituzten Gaztela eta Leongo senatariak.
Maroto Genovatik inposatu dutela kritikatu du Tudancak. Aitzitik, PPko "beste edozein" buruzagik ez zuela inolako arazorik sortuko ziurtatu du. Euskadiko PPko kide gisa, iraganean Gaztela eta Leonen interesen aurkako auziak defendatzea aurpegiratu dio.
"Arabarrek beren interesak defendatzen dituzten ordezkariak dituzte", esan du Tudancak Marotori buruz. Azken hauteskunde orokorretan, Javier Marotok Arabako eserlekua galdu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa