Politika
Senatua
Agentziak | Erredakzioa
Trebiñuren etorkizunaren eta fiskalitatearen inguruan senatari berriak Gaztela eta Leonen interesen aurkako iritziak bota izan dituela gogorarazi du PSOEk.
Javier Maroto PPko Antolakuntza idazkariorde arabarra. Artxiboko argazkia: EFE
Javier Maroto PPko Antolakuntza idazkariorde arabarra senatari izendatu du Gaztela eta Leongo Parlamentuak. PPk eta Ciudadanosek bat egin dute bozketan, gehiengo sinplea lortu eta PSOE, Podemos eta UPLren aurkako botoa gainditzeko.
Raul de la Hoz PPko bozeramaileak eta Francisco Igea Ciudadanoseko buruzagiak bozketa hasi baino minutu batzuk lehenago itxi dute negoziazioa. Azkenean, Maroto izendatzea lortu dute, Teresa Lopez eta Fran Diaz sozialistekin batera. PSOE PPko buruzagiaren izendapena eragozten saiatu da, baina Alderdi Popularrak eta laranjak bat egin dute bozketan.
Gaztela eta Leongo senatari bihurtzeko Maroto proposatu zuen PPk iragan ostegunean. Horretarako, Maroto Sotosalbos Segoviako herrian erroldatu zen. Trebiñuren etorkizunaren eta fiskalitatearen inguruan senatari berriak Gaztela eta Leonen interesen aurkako iritziak bota izan dituela gogorarazi du PSOEk.
Sotosalbosen erroldatzea "lege-iruzurra" dela salatu du Luis Tudanca Gaztela eta Leongo PSOEren idazkari nagusiak, Maroto "ez delako bertan bizi, eta ez da biziko".
"Ezin dugu onartu", esan du Tudancak. "Gaztela eta Leonen aurkako interesak defendatu izan dituen norbait ezin da senatari izan", kritikatu du sozialistak. Trebiñu, EAEko fiskalitatea eta Pancorboko (Burgos) lehorreko portua zerrendatu ditu Tudancak.
Trebiñuri buruz, "legearenganako eta lurralde ordenamenduarenganako errespetua" azaldu du Marotok astearte honetan.
Gaztela eta Leongo PPri eta Ciudadanosi eskerrak eman dizkio politikari arabarrak. Bestalde, Pablo Casado alderdikidearen hitzak erabili ditu Marotok, bere izendapena defendatzeko: "berdin da non jaio, garrantzitsuena bandera berdina defendatzea da".
Herritarrek politikarekiko duten iritzi eskasa bere izendapenarekin areagotzen denik ukatu du Marotok. "Arrazoi asko dira", argudiatu du, esaterako "PSOE ematen ari den ikuskizuna", bere hautagaien aurkako botoa emanda, eta PPren eta gainerako alderdien "ustelkeria auziak".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa