Politika
Inbestidura
Agentziak | Erredakzioa
ERCk '48 ordu' eman dizkie Sanchezi eta Iglesiasi akordio bat lortzeko. 'Guk ez dugu oztopatuko', erantsi du.
Pedro Sanchez, bere eserlekutik erantzun bat ematen. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Pedro Sanchez hautagai sozialistaren inbestidura eztabaidaren bigarren eguna. Taldeek (ordezkaritzaren arabera, handitik txikira: ERC, EAJ eta Talde Mistoa) gaur arratsaldeko bozketan zer egingo duten iragarri dute. Hala, ERCk, EAJk eta EH Bilduk abstenitu egingo direla nabarmendu dute; JxCatek —Talde Mistoan, EH Bildurekin batera—, ordea, Sanchezen kontra bozkatuko du.
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramailea izan da hitza hartzen lehena. Rufianek estu hartu du Pedro Sanchez hautagai sozialistak atzokoan eduki zuen jarrera. Kritikatu duenez, PSOEko buruzagiak ez zuen "hitzerdirik ere" egin "Kataluniako gatazkari" buruz eta, aldi berean, PPren eta Ciudadanosen (Cs) abstentzioa eskatu zuen. "Arduragabe eta zuhurtziagabea izan zinen atzo. Arduragabe hutsa zara ala hauteskundeak nahi dituzu, ez dakit zer den okerragoa", erantsi du. Rufianek salatu du Sanchez ezikusiarena egin zuela bere "balizko bazkideekin" (Unidas Podemosi erreferentzia eginez).
"Sanchez jauna, ez dakit. Lehen albistea: ez duzu gehiengo osorik, ez zenuen halakorik lortu apirilaren 28ko hauteskundeetan. Zer ari zara Cs-ri eta PPri, Casado eta Rivera jaunei, abstentzioa eskatzen?, galdetu du.
PP, Cs eta Vox hizpide hartuta ("hirukoitzak" deitu ditu) eta Unamunoren hitzaldi bat aipatuta, gogorarazi die ez daudela 1936ko Espainian eta hitzak "leuntzeko" eskatu die. Sanchezi gogoeta egiteko eskatu dio: "Atzo alde batera utzi zenituen elefanteak taldea dira" (Atzo Pablo Casadok Sanchezi erantzun zionean honakoa bota zuen: "Bi ordu eman dituzu hizketan Kongresuan dagoen xingola horia duen elefante more erraldoi hori ikusi gabe").
Talde errepublikanoaren bozeramaileak elkarrizketarako deia egin du: "Hitz egin behar dugu, eta berriro hitz egin". Izan ere, Rufianen hitzetan, "ulertzera kondenatuta gaude". Azkenik, Unidas Podemosi eta PSOEri zuzendu zaie: "48 ordu dituzue. Historia zuei begira dago. ERCk ez du ", borobildu du.
Sanchezen erantzuna: "Utzi bazter batean aldebakarreko bidea"
Pedro Sanchez hautagai sozialistak aitortu duenez, Kataluniako gatazka konpontzeko beharrezkoa da Parlamentuan osatu duten "elkarrizketa mahaia" erabiltzea, eta eskaera zehatza egin dio ERC taldeari: bazter batean utz dezala aldebakarreko bidea. "Aintzat hartu behar duzue Kataluniako beste zati hori, independentzian sinesten ez duen hori".
Rufiani emandako erantzunean Sanchezek azpimarratu du Kataluniako auzia elkarbizitza arazo bat dela, "ez independentziarena". Horren ildoan, elkarrizketarako prest agertu da, "betiere Konstituzioaren eta Estatutuaren barruan".
Sanchez eta Carmen Calvo jarduneko presidenteordea eztabaida jarraitzen. Argazkia: EFE
Bere erantzunean Rufianek esan du eurak ez direla aldebakarrekoak: "Aldebakarrekoa dena da jendea jipoitzea". Azkenik, ERCren abstentzioa ziurtzat ez emateko eskatu dio.
Rufiani egindako bigarren eta hirugarren ihardespenean, ideia bera defendatu du Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea ere badenak: "Independentismoak lehengo lepotik baldin badu burua, aldebakartasunari eusten badio eta legea urratzeko mehatxua berresten badu Espainiako Gobernuak ordena konstituzionala eta herrialdearen lurralde osotasuna defendatuko ditu".
Estebanek EAJren botoa argitu du: zuri bozkatuko dute
Aitor Esteban jeltzaleek Kongresuan duten bozeramaileak bere hitzaldian iragarri duenez, EAJ abstenitu egingo da gaurko bozketan. Sanchezi ausarta izateko eta Unidas Podemosekin akordioa lortzeko eskatu dio: "Eman ezazu aurrera pauso bat, malgua eta irmoa, beldur barik".
Esteban, bere hitzaldiaren une batean. Argazkia: EFE
Talde Mistoa: JxCatek 'ez' bozkatuko du; EH Bilduk zuri
Talde Mistoa osatzen duten alderdien txanda izan da gero. Laura Borras Junts per Catalunya (JxCat) taldeko bozeramaileak hartu du aurrena hitza. Azaldu duenez, "155 arrazoi dituzte Sanchezen inbestiduraren kontra bozkatzeko". Borrasek Katalunian dagoen "errepresioa" salatu du: "Ia 1.000 auzipetu ditugu, eta pres politiko ugari".
"Sekulako lupetza duzu, eta etorkizun hurbilean dituzun gertakarien menpe zaude: lotsaren epaiketaren epaia, batetik, 2018ko abuztuko atentatuen inguruko ikerketa batzordea, bestetik. Fairy asko beharko duzu lokatz hori guztia garbitzeko", esan dio Sanchezi.
Borras, bere hitzaldiaren une batean. Argazkia: EFE
Segidan, Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatua mintzatu da. Iragarri duenez, bere alderdiak zuri bozkatuko du gaur, koalizio abertzaleak "Sanchezi ezetz esateko nahikoa arrazoi baditu ere". Dena dela, abstentzioa "txeke zuri bat" ez dela nabarmendu du.
Aizpurua, Kongresuko tribunan. Argazkia: EFE
Ana Oramas Coalicion Canariako bozeramaileak hartu du Aizpururaren lekukoa, eta Sanchezi ezezkoa emango diotela baieztatu du. Ondoren, Navarra Sumaren ordezkariak hartu du hitza.
Sergio Sayas diputatu erregionalistak gobernua "edonorekin eta edozelan" osatu nahi izatea egotzi dio Pedro Sanchezi. Sayasen ustez, "abertzaleak ez dira bidaide onak Espainiako zein Nafarroako gobernutan". EH Bilduri buruz, Sayasek esan du ez dela "indar demokratiko bat, Aizpurua andreak bizitza erdigunean jartzen dutela dion arren. Aurpegia behar da hori esateko, ez bada diana baten ituaz ari behinik behin", ha denunciado.
"Espainiaz arduratzen bazarete, egizue zerbait Nafarroan", eskatu dio Chivite presidente bihurtzearen aukeraz.
Sayas, Sanchezi zuzentzen. Argazkia: EFE
Talde Mistoko bozeramaileei emanako erantzunean, Pedro Sanchez buruzagi sozialistak aitortu du litekeena dela inbestidurak kale egitea: "Ziurrena saiakeran huts egingo dut".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa