12:58

Politika

PSOE

PSOE ziur da akordioa lortuko duela Unidas Podemosekin

Agentziak | Erredakzioa

Pablo Iglesiasek balizko koalizio gobernu batean ministro izateko asmoari uko egin ostean, akordioa lortzeko "aukera bat" zabaltzen dela nabarmendu du Adriana Lastrak.

  • Adriana Lastra, PSOEko bozeramailea.

    Adriana Lastra, PSOEko bozeramailea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Adriana Lastra PSOEk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea ziur da PSOEk eta Unidas Podemosek akordioa lortuko dutela uztailaren 22an Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko, Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruzagiak bi alderdien arteko balizko koalizio gobernu batean ministro izateko asmoari uko egin ondoren.

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, Lastrak nabarmendu du Iglesiasek hartutako erabakiaren ostean "guztiok espero genuen aukera bat" zabaltzen dela akordioa lortzeko.

Dena dela, inbestidura saiorako oraindik 48 ordu falta direla gogora ekarri du PSOEko bozeramaileak, eta oraindik bi aldeek "gauza askori buruz" hitz egin behar dutela esan du; PSOEren eta Unidas Podemosen arteko balizko koalizio gobernuari aipamen eginez.

“Apirilaren 28an, gobernu aurrerakoi baten alde bozkatu zuten milioika herritarrei erantzun bat emango dien akordioa lortuko dugula ziur gara”, azpimarratu du Lastrak.

Ildo horretatik, sozialisten jarrera ez dela aldatu ziurtatu du PSOEren bozeramaileak, baina “programari buruz, erreformen inguruan eta Podemosek Espainiako Gobernuan izango lukeen esku-hartzeaz” hitz egiteko prest agertu da.

Halaber, Sanchezen inbestidura ahalbidetzeko PSOEk lortu ditzakeen akordioei dagokienez, sozialistek 12 hilabete hauetan egindako lana nabarmendu du Lastrak, eta aurrekontuen inguruan ere akordioa lortzeko gai direla esan du, “eskuineko alderdiek eta independentistek kontuak onartu ez bazituzten ere”.

Gauzak horrela, oraindik programaren inguruan hitz egitea falta zaiela azaldu du, baina negoziatzen jarraitzeko “diskrezioa eta leialtasuna” beharrezkoak direla azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena