Politika
Inbestidura
Agentziak | Erredakzioa
Kabinetea jarduneko presidenteak "erabakiko" duela esan dute sozialistek. Gaurtik aurrera martxan jar daitezkeen negoziazioetan "edukiekin" hastea eskatu du PSOEk.
Pedro Sanchez Espainiako Espainiako jarduneko gobernuburua. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (4)
Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruzagiak ministro izateari uko egin ondoren, koalizio morearen proposamenak entzungo dituela esan du Pedro Sanchez Espainiako jarduneko gobernuburuak, baina "betorik eta inposaketarik" ez izatea eskatu du. Bestalde, negoziazioak "edukietatik" abiatzea eskatu du.
Balizko koalizio Gobernu batetik urruntzeko erabakia hartu du Iglesiasek arratsaldean, eta PSOEko iturriek pauso horri erantzun diote ondoren.
Komunikabideei bidalitako testu batean, kabinetea jarduneko presidenteak "erabakiko" duela azpimarratu dute sozialistek, baina Sanchezek Unidas Podemosen "proposamenak entzungo" dituela erantsi dute.
Gainera, gaurtik aurrera martxan jar daitezkeen negoziazioetan "edukiekin" hastea eskatu du PSOEk. "Aurrena programa eta ondoren Gobernua", berretsi dute iturri sozialistek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa