Politika
PEDRO SANCHEZEN INBESTIDURA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Koalizio gobernu bat osatzeko Unidas Podemosi egindako azken eskaintza onartzea espero du PSOEk. Monterok berehala erantzun du Pablo Iglesiasi ezarritako betoak alderdi osoari eragiten diola esanez.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Pedro Sanchezen inbestidurarako egun batzuk gelditzen diren honetan, Adriana Lastra PSOEk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak atea ireki dio Irene Montero, Rafael Mayoral edota Pablo Echenique Unidas Podemoseko kideak balizko koalizio gobernu batean sartzeari.
"Hitz egin dezagun Podemoseko beste kide batzuen parte hartzeaz", adierazi du Adriana Lastrak RNE irrati kate publikoan egin dioten elkarrizketan. Pedro Sanchezek Pablo Iglesias gobernuan sartzeari jarritako betoaren ostean, Irene Montero ministro izan ote daitekeen galdetu dio kazetariak eta bozeramaile sozialistak ez du aukera hori baztertu.
Lastraren esanetan, "ezin da Espainian preso politikoak daudela dioen presidenteorde bat egon", adierazi du Pablo Iglesiasi erreferentzia eginez.
"Atzo Sanchezek eskaintza eskuzabala egin zion Podemosi eta gobernuan nor sartuko den negoziatuko dugu", azaldu du. Lastrak baieztatu duenez, PSOEk Unidas Podemosi egin dion azken eskaintza da koalizio gobernuarena. "Parte hartzea negoziatu behar da, ez iezadazu zerorrek inposatu", adierazi du Iglesiasek egindako eskakizunen harira.
Unidas Podemosek azken eskaintza onartzea eta "lehenbailehen" legegintzaldia hastea espero du PSOEk. "Podemosen erantzunaren zain gaude gobernuan izan beharreko parte hartzeaz hitz egiten hasteko", azpimarratu du.
Irene Montero Unidas Podemosek Kongresuan duen bozeramaileak berehala erantzun dio Adriana Lastrari, Pablo Iglesiasi ezarritako betoak Unidas Podemos talde osoari eragiten diola esanez.
Pablo Iglesiasen ordez ministro izan ote daitekeen galdetuta, ez dela "izenen eztabaida" bat erantzun du Irene Monterok.
"PSOEk esaten duena da ezin zarela hauteskundeetara Unidas Podemos gisa aurkeztu", aurpegiratu dio Monterok PSOEri. Horrez gain, bakarrik gobernatu nahi izatea eta hori lortzeko aitzakia bila aritzea egotzi dio.
Bestalde, Unidas Podemosek negoziatzeko marra gorririk ez duela nabarmendu ondotik, ohartarazpena egin dio PSOEri: "Ezin gara betoak jartzen diren negoziazio batera joan. Ez dirudi zentzuzkoa denik 4 milioi espainiarren hautagaiari betoa jartzea".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa