08:22

Politika

Uztailak 22

Iritsi da Pedro Sanchezen unea

eitb.eus

Pedro Sanchez Espainiako presidente izendatzeko eztabaida hasteko ada Kongresuan. Unidas Podemosekin akordioa egin gabe jarraitzen dute.

  • Sanchez, Kongresuan

    Sanchez, gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hastear da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko edo hautagaitza atzera botatzeko eztabaida, eta Pablo Iglesiasek betoa onartu ostean, PSOEn ziur daude ostegunerako akordioa lotuko dutela Unidas Podemosekin.

Carmen Calvo presidenteordeak larunbatean iragarri zuenez, PSOE eta Unidas Podemos larunbatean hasi ziren negoziatzen, Pablo Iglesiasek Gobernuan sartzeari uko egin ostean. Hala ere, Iglesiasek hauteskundeetako emaitzekin proportzionala izango den ministro kopurua eskatu zuen; kasu horretan, betorik gabe.

Meritxell Batet Diputatuen Kongresuko presidenteak eguerdirako deitu du osoko bilkura, 12:00etarako.

Osoko bilkura presidentegaiaren hitzaldiarekin hasiko da (ez du denbora mugarik izango), eta hitzaldia amaitu eta gero, 16:00etan ekingo diote berriro saioari. Orduan hasiko da talde parlamentarioetako bozeramaileen txanda (30 minutuko tarteak), ordezkari gehien dituztenetatik gutxien dituztenera, presidentegaiaren alderdia izan ezik, hori azkena izango baita. Sanchezek bozeramaileei erantzuteko aukera izango du, eta 10 minutu izango ditu horretarako.

Hala, segurutzat ematen da Sanchezek lehenengo egunean Pablo Casadorekin (PP), Albert Riverarekin (Ciudadanos) eta Pablo Iglesiasekin eta bere konfluentziekin (Unidas Podemos) eztabaidatuko duela, talde bakoitzeko pare bat ordu aurreikusten baitira. Horregatik, ez dago argi lehenengo egunean izango ote den Santiago Abascal Voxen ordezkariaren eta Sanchezen arteko aurrez aurrekoa. Lehenengo inbestidura saioa 20:30ean hitz egiten ari den ordezkariaren hitzaldiarekin amaituko da.

Lehenengo bozketa

Asteartean, 09:00etan, jarraituko du eztabaidak, aurreko eguneko ordena berarekin, eta, eztabaida amaitutakoan, lehenengo bozketa egingo dute. Hor, Sanchezek gehiengo osoaren babesa behar du presidente izateko, hau da, gutxienez 176 boto.

Unidas Podemos eta PSOE azkenean akordiora iristen badira, gehiengo osotik 10 botora geratuko lirateke eta bigarren bozketa egin beharko litzateke, ERCk eta EH Bilduk blokeorik egingo ez duten arren, ez dutelako iragarri aldeko botoa edo abstentzioa emango ote duten.

Bigarren bozketa

Nahikoa babes lortzen ez badu, bigarren bozketa egingo dute 48 ordu geroago, ostegunean, eta Sanchezek nahikoa izango du gehiengo sinplearekin (boto gehiago alde kontra baino). Kasu horretan, Sanchezek bozketaren aurretik hitz egiteko aukera du, 10 minutuz gehienez, eta taldeek 5 minutuko tartea izango dute euren iritzia emateko.

Lehenengo bozketa, aurreikuspen guztien arabera, ez denez 18:00ak baino lehenago egingo, litekeena da bigarren bozketa, ostegunekoa, azken orduan izatea.

Kasu horretan, ERCren eta EH Bilduren abstentzioa nahikoa izango litzateke eskuindarren blokeari (PP, Ciudadanos eta Vox) gailentzeko.

Hauteskunde aurrerapena

Lehenengo bozketatik bi hilabetera babes nahikoa duen hautagairik ez badago, ganberak desegin eta hauteskundeak deituko dituzte, azaroaren 10erako, hain zuzen ere.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena