22:33

Politika

Presoak

Frantziako Justiziak Lorentxa Beyre presoa baldintzapean aske uztea onartu du

EITB.EUS

Nolanahi ere, ebazpena ez da irmoa, eta prokuradoreak helegitea aurkezteko aukera du.

  • Euskal presoen alde urtarrilean Bilbon egindako manifestazioa.

    Euskal presoen alde urtarrilean Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lorentxa Beyre euskal presoari baldintzapeko askatasuna ematearen alde agertu da Frantziako zigor aplikazioen epailea, Gara eta Berria egunkariek argitaratu dutenez.

Alabaina, prokuradoreak ostiral gauerdira arteko epea dauka epailearen erabakiaren aurka helegitea aurkezteko. Beraz, ebazpena ez da irmoa.

Helegiterik izan ezean, espetxean 18 urte daramatzan kanboarra baldintzapean aske geratuko da.

Aurrez, Lorentxa Beyrek beste bi aldiz egin du baldintzapean libre uzteko eskaria, baina prokuradorea aurka agertu da beti, ihes egin eta "lehengo jarduerara itzultzeko arriskua" ikusten omen zuelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena