Politika
Inbestidura
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Noelia Verak ziurtatu du amore emateko prest daudela, akordioa lortzeko, baina nabarmendu du ez direla negoziatzen ari.
Noelia Vera, Podemoseko bozeramailea. Argazkia: EFE
Albisteak (10)
Noelia Vera Podemoseko bozeramaileak ostegun honetan esan du astelehena baino lehen sozialistekin hitz egin dezaketela berriro, baldin eta Espainiako Gobernuko jarduneko presidente Pedro Sanchezek nahi badu. Alabaina, Verak argi utzi du Sanchez eta Pablo Iglesias ez direla berriro bildu.
"Gaurtik astelehenera berba egin dezakegu, Pedro Sanchezek deitzen badigu. Abuztu osoan zehar bildu gaitezke, irailerako koalizio gobernua osatu nahi badugu", adierazi du Podemoseko bozeramaileak Antena 3 telebista katean egin dioten elkarrizketa batean. Bertan, oraindik ere, PSOErekin negoziatzeko prest daudela azpimarratu du.
Inbestidura saiorako lau egunen faltan, Vera atsekabetuta agertu da sozialistak "aldaroka" eta akordioetara iristeko "gogo gutxirekin" dabiltzalako, eta ziurtatu du alderdi morea amore emateko prest dagoela, akordioa lortzeko bidean.
Podemoseko kideen artean egin duten galdeketa gaur bertan amaituko da. Horren harira, Verak argitu du Sanchezi babesa emango diotela, Podemosekin aurretik koalizioa ixten badu, baina bada bigarren aukera bat ere: sozialistek diseinatutako gobernuaren alde egitea.
Edozein modutan, Sanchezen aldeko emaitza izateko, dela baiezko botoa emanda, dela abstenituta, sozialistek aurretik Podemosekin hitz egin behako dute. "Ez gara negoziatzen ari", azpimarratu du.
Bukatzeko, Noelia Verak aurreratu du datozen orduetan jakingo dela Podemosek egindako galdeketaren emaitza, eta irekita utzi du abstentzioaren aukera, horretarako, baina, PSOEren proposamenen bat jaso behar dutela argi utzita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa