15:45

Politika

Negoziazioak

Calvok ez du baztertu inbestidura periferiako indarren botoekin aurrera ateratzea

Agentziak | Erredakzioa

"Ganberako talde guztiek espainiarren aniztasun ideologikoa" ordezkatzen dutela gogorarazi du presidenteordeak. Exekutiboa hipotesi hori "errespetutik" aztertzen ari dela erantsi du.

  • Carmen Calvo Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordea.

    Carmen Calvo Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordea. Argazkia: EFE/ Fernando Villar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Datorren astean Pedro Sanchez presidentegai sozialistaren inbestidura ERC, JxCat, EAJ, EH Bildu, Compromis eta PRCren botoekin aurrera ateratzea ez du baztertu Carmen Calvo Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordeak.

Inbestidura Unidas Podemosen abstentzioarekin eta periferiako alderdien aldeko botoekin aurrera ateratzeko aukeraren inguruan galdetu diotenean, Gobernuak, "guztiz serioan esan" duen bezala, "inbestidura datorren astean aurrera ateratzea nahi du", erantzun du jarduneko presidenteordeak.

"Ganberako talde guztiek espainiarren aniztasun ideologikoa" ordezkatzen dutela gogorarazi du Calvok. Exekutiboa hipotesi hori "errespetutik" aztertzen ari dela erantsi du.

Testuinguru honetan, "asteotan izaten" ari den bileretan PSOEk "babesa" eskatu diela onartu du Calvok. Horrela, berak EAJri eskatu diola, eta Jose Luis Abalos eta Adriana Lastra alderdikideek beste alderdi batzuekin gauza bera egin dutela azaldu du.

Inbestidurari atea ixteko "arrazoirik ez" dagoela azpimarratu du Calvok, Podemos, PP, Ciudadanos eta Voxeko buruzagien arteko itun bat ez baldin badago. "Beste aukerarik ez badago, alderdiok zabalduko duten mezua espainiarrak hautestontzietara joateak ez duela ezertarako balio izango da, eta PSOEk gobernatzea nahi dutela argi utzi zuten", ohartarazi du.

"Gure bazkide naturalarengana hurbiltzeko oreka eta neurritasun nahikoa erakutsi izan dugu", adierazi du. Casadok, Riverak eta Abascalek bezala inbestiduraren aurkako botoa ematen baldin badu, "sistema demokratikoa oztopatzeko fronte bat osatuko luke", esan dio Pablo Iglesiasi.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena