Politika
Inbestidura
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Matutek adierazi du inbestidurako bozketan egoera argituko dela, "baina horrek ez du esan nahi gobernua osatuko dutenik".
Oskar Matute, EH Bilduren Kongresuko diputatua. EFEren artxiboko irudia
Oskar Matute EH Bilduren Kongresuko diputatuaren iritzian, PSOEk eta Unidas Podemosek negoziatzeko izandako bileren ostean, argi geratu da Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek boterea dutela jomugan, nahiz eta ez duten argitu "zer egin nahi duten".
Herri Irratian egin dioten elkarrizketan, Matutek adierazi du inbestidurako bozketan argituko dela egoera, "baina horrek ez du esan nahi gobernua osatuko dutenik". "Geroz eta zailagoa da Sanchez presidente izango duen agertoki bat irudikatzea", esan du.
Horregatik, abuztura begira jarri da Matute, gogoeta egiteko eta negoziatzen ari direnek heldutasuna erakusteko hilabetea izan daitekeela iritzita. Horrela, irailerako irtenbide bat espero du, azaroan hauteskundeak berriro errepikatzea saihestu nahi badute, behintzat.
Matuteren aburuz, negoziazioa zuzentzen aritu direnen artean bueltaka ibili da hauteskundeak berriz deitzeko ideia, bereziki, sozialisten artean. Ildo horretan, argi utzi du hasiera batean "bakarrik gobernatzeko asmoa" erakutsi zutela, baina eskuineko alderdien babesik jaso ez dutenez eta Podemosek ideia hori baztertu duenez, bidea zaildu zaiola PSOEri.
Matutek azaldu duenez, arduratzeko modukoa da PSOE eta Podemos gai ez izatea eskuineko alderdiek proposatutako gobernu eredutik harago doan proiektu bat aurkezteko.
EH Bilduko diputatuak kritikatu egin du Espainiako Estatuan testosteronak agintzen duela, neuronek egin beharrean, hots, siglen abertzaletasunak indar handiagoa duela herritarren interesen defentsak baino, "baina baliteke bertako politikaren parte izatea".
Hauteskunde berriak
Hauteskundeak errepikatzeari buruz galdetuta, Matutek ohartarazi du litekeena dela "boto gehiago lortuta gobernua zuzentzeko aukerak gehitzea", diputatu gehiago izan ditzaketelako, "baina gobernu hori osatzeko behar den batuketak, eskuineko hiru alderdien arteko koalizioak, alegia, beldurtzeko moduko irudia sor dezake justizian, elkartasunean eta herrien erabakitzeko eskubidean sinesten dugunontzat".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa