12:05

Politika

PEDRO SANCHEZEN INBESTIDURA

EAJk ez du uste PSOE eta Unidas Podemos negoziazioa bideratzeko gai izango direnik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea ezkor mintzatu da, eta Gorteak osatzeko hauteskundeak berriro egin beharko direla uste du.

  • Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea Kongresuko pasilloetan

    Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea Kongresuko pasilloetan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Datorren astean Espainiako Gorteetan egingo den inbestidurari begira, Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea ezkor mintzatu da, eta ez du uste PSOE eta Unidas Podemos Pedro Sanchez hautagai sozialistaren inguruan akordio bat lortzeko gai izango direnik. Horrela, azaroan hauteskundeak errepikatu beharko direla uste du.

"Txarrena da segur aski ez dagoela hedabideetan agertzen denaz harago beste ezer. Klima konplexua sortu da, eta horrek zaildu egiten du egoera berriro bideratzea", adierazi du kazetarien aurrean egindako adierazpenetan.

Aitor Estebanen iritziz, EAJk ez du oraindik erabaki Pedro Sanchezen inbestiduran zer boto emango duen. Gaineratu duenez, PSOEkoak ez dira eurekin harremanetan jarri.

Dena dela, ziurtzat jotzen du momenturen batean sozialistak eurekin harremanetan jarriko direla. Hala ere, ez daki bilera formal bat egingo duten ala ez. Gaur arratsaldean Adriana Lastra bozeramaile sozialista ERCko ordezkariekin elkartuko da.

Kooperazio edo koalizio gobernua nahiago duen galdetuta, ez du aukera baten edo bestearen alde egin nahi izan. Kontuak kontu, Gobernua lehenbailehen osatzea garrantzitsua dela azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena