11:07

Politika

Inbestidura

Podemos, 'harrituta' Sanchezek negoziazioa hautsi duela eta

Agentziak | Erredakzioa

Alberto Garzon IUko koordinatzaile nagusi eta Unidas Podemosen bozeramaile albokoak buruzagi sozialista kritikatu du koalizio morea hausturaren erantzule egiteagatik.

  • Pablo Iglesias

    Iglesias, EFEren artxiboko irudi batean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Unidas Podemos "harrituta" azaldu da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidente eta hautagai sozialistak inbestidurarako negoziazioa hautsi duela eta.

Ser irratian egindako elkarrizketan Sanchezek Iglesiasi egotzi dio negoziazioen haustura. Buruzagi sozialistaren ustez, Iglesiasek galdeketa "trukatu" bat antolatu eta "aldebakarreko" erabaki horrekin ezezko botoa soilik justifikatu nahi du, baina "eskuin muturrarekin" bat egingo du.

Podemosen iturriek nabarmendu dutenez, harriduraz hartu dute Sanchezen iragarpena.

Alberto Garzon Izquierda Unidako koordinatzaile federal eta Unidas Podemosek Kongresuan duen bozeramaile ondokoa harago joan da. Horren hitzetan, "hauteskundeak izan eta hiru hilabetera, PSOEk Kongresua geldiarazita duela, Pedro Sanchezek kanpaina mediatikoa abiatu du beste alderdiak blokeoaren erantzule egiteko. Erabateko babesa ez ematea leporatu digu, hau da, berak nahi duena ez egitea".


Casi tres meses después de las elecciones, y con el Congreso parado por decisión del PSOE, Pedro Sánchez inicia una campaña mediática para culpar del bloqueo al resto de partidos. Nos acusa de que no le apoyamos incondicionalmente, es decir, como a él le gustaría. ¿

— Alberto Garzón¿ (@agarzon) 15 de julio de 2019
 

Podemosek galdeketa abiatu zuen oinarriek Sanchezen inbestidurari begira iritzia eman zezaten. Alderdikideek zein gobernu mota nahiago duten aukeratu behar dute: koalizio gobernua ala kolorebakarra (Pedro Sanchezek proposatzen duen bezala).

 


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena