18:17

Politika

Espainiako Gobernua

Sanchezen inbestidurarako Unidas Podemosekin akordioa lortuko duela uste du PSOEk

Agetziak | Erredakzioa

Bestalde, Odon Elorzak zalantzan jarri du Unidas Podemoseko buruak "gobernu batek behar duen kohesioa eta leialtasun maila" eman ote dezakeen.

  • Carmen Calvo, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordea. Argazkia: EFE

    Carmen Calvo, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uztailaren 22an Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentegai sozialistaren inbestidura saioa izango da Diputatuen Kongresuan. Horren aurrean, PSOEk eta Unidas Podemosek akordioa lortu dezaketela sinetsita agertu da igande honetan Carmen Calvo PSOEko Berdintasun idazkari eta Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordea.

"Erantzukizun handia daukagula erakutsi dugu sozialistok, eta esana dugu edukien inguruan hitz egiteko prest gaudela. Hala, akordioa lortzeko gai izango garela uste dugu", adierazi du Calvok Madrilen jardunaldi batzuetan parte hartu aurretik.

Jarduneko presidenteordeak nabarmendu duenez, "dokumentu bat eta negoziazio-talde bat prest daude", PSOE "serio" negoziatu nahi duela erakusten dutenak. Bere esanetan, "sistemak funtzionatu behar du", eta lanean lehenbailehen hasteko Pedro Sanchez "uztailaren 22ko astean" presidente izendatu behar dutela gaineratu du.

Era berean, Calvok adierazi du koalizio gobernu bat adosten dela bi alderdik presidentegai bat izendatzeko “babes nahikoa” dutenean, eta Unidas Podemosekin sozialistek ez dutela beharrezko babesa esan du. Gauzak horrela, PSOEk Kongresuan ordezkatuta dauden talde guztiekin hitz egingo duela aurreratu du Calvok, “mundu guztiak bere ardura bere gain hartu” behar duela iritzita, “eskuineko alderdiak barne”.

“Alderdi horretako buruzagiei entzuten dizkiedan adierazpenek ez dute baliorik. Ez al datoz bat Espainia zerbitzatzearekin? Ez al datoz bat sistemarekin?”, leporatu die Calvok Unidas Podemoseko buruzagiei. Hala, gobernu sozialista bati dagokionez “beste aukerarik ez” dagoela adierazi du. “Alternatibarik ez badago ez datoz bat?”, galdetu du.

Testuinguru horretan, Calvok berriro salatu du Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiak ez duela Espainiako Gobernuko jarduneko presidentearekin hitz egiteko asmorik izan, “PSOEk ordezkari bikoitza badu ere”.

Iglesiasen "leialtasun maila" zalantzan jarri du Elorzak

Bestalde, Odon Elorza PSOEren Gipuzkoako diputatuak, zalantzan jarri du Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruak "gobernu batek behar duen kohesioa eta leialtasun maila" eman ote dezakeen, alderdi morea Espainiako Gobernuaren parte izateko aukerari aipamen eginez.

Bere iritziz, Podemosek ez du errespetatu "gertaeren joera logikoa", normalena baita gobernu-programa, aurrekontuaren oinarriak eta legegintza-egutegia eztabaidatzea, eta hortik aurrera, jada, “gobernu egituraz eta egituraketaz hitz egiten da".

Halaber, koalizio gobernua osatzea “negoziazio prozesu baten eta borondateen akordio baten ondorio” izan behar duela defendatu du Elorzak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena