18:15

Politika

Podemos

Martinezek kontsulta defendatu du, aukera 'errealista' biak jasotzen dituelakoan

agentziak | erredakzioa

Teresa Rodriguez alderdi morearen Andaluziako buruzagia izan zen inbestidurari buruzko kontsulta kritikatzen lehena, eta Ramon Espinarrek eman dio jarraipena.

  • Lander Martinez Podemos Euskadiren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

    Lander Martinez Podemos Euskadiren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lander Martinez Podemos Euskadiren idazkari nagusiak, alderdiak Sanchezen inbestiduraren inguruan egingo duen barne kontsultaz galdetuta, esan du "garrantzitsua" dela parte hartzea eta, "aukeraren bat gehiago" sar zitekeela aitortu arren, azpimarratu du "errealistatzat jotzen diren bi aukerak" jasotzen direla.

RNEn egindako adierazpenetan, Martinezek gaineratu du bigarren galdera "aukera gehiagotan zatitu" zitekeela, "abstenitzeko edo alde bozkatzeko" aukerak iradokitzen dituelako, baina "gehiago kezkatzen da Podemosen jokabideaz, PSOErekin lan egiteko moduaz baino".

Kontsultaren aurka agertu da, berriz, Ramon Espinar Madrilgo Podemosen idazkari nagusi ohia. Twitterren idatzi du ez dela onargarria zuzendaritzak proposatutako kontsulta, eta bat egin du Teresa Rodriguez Andaluziako Podemosen buruak abian jarritako bide kritikoarekin.

Izan ere, Rodriguezek, atzo, Twitterren baita ere, kontsultan ez zuela parte hartuko iragarri zuen, galderaren planteamendua "inteligentziaren aurkako iraina" zela iritzita.

Podemosek jakinarazi zuen kontsulta egingo duela alderdiko kideen artean, atzotik hilaren 18ra, Espainian koalizio gobernua edo kolore bakarreko Gobernua, Sanchezek proposatzen duena, nahi duten erabakitzeko.

Kontsultan galdera bakarra egin dute: "Zer bozkatu behar dute Podemosen diputatuek XIII. Legegintzaldiko inbestidura saioan?"

Horren aurrean, bi dira erantzun posibleak:

1. Pedro Sanchez presidente izendatzeko beharrezkoa da koalizio Gobernu erabateko baterako akordioa lortzea, betorik gabe, eta koalizioa osatzen duten alderdiek botoen araberako ordezkaritza proportzionala izatea.

2. Pedro Sanchez presidente izendatzeko (aldeko botoarekin edo abstentzioarekin) PSOEren proposamena nahikoa da: PSOEk bakarrik diseinatutako Gobernua, Gobernuaren mendeko administrazio mailako elkarlana eta programa adostea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena