18:01

Politika

Auzitegi Nagusia

Torra epaitu egingo dute lazo horiak garaiz ez kentzeagatik

agentziak | erredakzioa

Fiskaltzak urtebete eta zortzi hilabeteko gaitasungabetzea eskatzen du desobedientzia delituagatik, Hauteskunde Batzordeak lazoak kentzeko emandako aginduari entzungor egitea leporatuta.

  • Torra, Parlamentuan, lazo horiak atzean dituela. Argazkia: Efe

    Torra, Parlamentuan, lazo horiak atzean dituela. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carlos Ramos Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko epaileak Quim Torra Generalitateko presidentea epaitzea erabaki du desobedientzia delitua leporatuta, lazo horiak eraikin publikoetatik garaiz ez kentzeagatik.

Helegiterik onartzen ez duen auto batean, epaileak ahozko epaiketaren irekiera agindu du Torraren aurka. Fiskaltzak urtebete eta zortzi hilabeteko gaitasungabetzea eskatzen du desobedientzia delituagatik, Hauteskunde Batzordeak lazoak kentzeko emandako aginduari entzungor egitea leporatuta.

Epaileak hamar eguneko epea eman dio Generalitateko presidentearen abokatuari, Gonzalo Boyeri, akusazioen aurrean bere idatzia aurkez dezan.

Fiskaltzak ondorioen idatzia aurkeztu ondoren erabaki du epaileak Torra epaiketara eramatea. Bertan, Fiskaltzak, gaitasungabetzeaz gain, 30.000 euroko isuna jartzea ere eskatzen du.

Bestalde, Vox eskuin muturreko alderdiak, herri-akusazio gisa, bi urteko gaitasungabetzea eta 72.000 euroko isuna eskatzen du.

Ez Fiskaltzak ez Voxek ez dute eskatu Torraren aurkako behin behineko neurririk epaiketa egin arte, akusazioak "arrazoizkoak eta sendoak" direla azpimarratu duen epaileak jakinarazi duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena