16:29

Politika

Presoak

Urrutikoetxea estraditatzeko bigarren eskaera egingo du Espainiako Gobernuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Michelin enpresako zuzendari baten hilketagatik eskatuko dute Josu Urrutikoetxea Espainiaren esku uztea. Aurrez, Zaragozako kuartelaren aurkako atentatuagatik galdegin zuten haren estradizioa.

  • Josu Urrutikoetxea, artxiboko irudi batean.

    Josu Urrutikoetxea, artxiboko argazki batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi ohia estraditatzea eskatuko dio Frantziari, Luis Hergueta Michelin konpainiako zuzendariaren hilketa dela eta. Hala jakinarazi du gaur Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak.

Hergueta 1980ko ekainaren 25ean hil zuen ETAk, Gasteizen.

Aurrez, ekainaren 28an, beste estradizio eskaera bat bidali zion Espainiak Frantziari, ETAk 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren kontra egindako erasoagatik. Hamaika pertsona hil ziren atentatu hartan.

Josu Urrutikoetxea maiatzaren 16an atxilotu zuten Frantzian, 17 urtez ihesean egon eta gero. Parisko Apelazio Auzitegian kontrolpean aske utzi zuen, gaixotasun larria duelako. Alabaina, ekainaren 19an berriro espetxeratu zuten, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Urrutikoetxearen aurka bidalitako euro-aginduen harira.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena