10:42

Politika

ERREKURTSOA JARRIKO DUTE

'Xistor' Haranburuk espetxean jarraitu beharko du oraingoz, ia 30 urte eta gero

EITB.EUS

Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak Senpereko presoa askatzearen alde egin zuen atzo, baina Fiskaltzak erabakiari helegitea ezarri eta blokeatu egin zuen. Bi hilabete daude orain azken erabakia hartzeko.

  • 250 bat lagun protestan Baionako suprefeturaren aurrean, atzo.

    250 bat lagun protestan Baionako suprefeturaren aurrean, atzo. Argazkia: @euskalirratiak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Elkargoan, Ipar Euskal Herriko mankomunitatearen instituzioan, bildu ziren atzo arratsaldean hainbat kargu publiko eta instituzional Zigorrak Aplikatzeko Parisko Auzitegiak Frederik Haranburu Xistorri buruz zer erabaki hartzen zuen zuen jakiteko. Senpereko presoak ia 30 urte daramatza preso eta aske uztea eskatua zuen.

Parisko Auzitegiak Haranburu askatzearen alde egin zuen, baina Fiskaltzak erabakiari helegitea ezarri zion, berehala, eta blokeatu egin zuen erabakia. Hala, bi hilabete izango ditu orain Dei Auzitegiak azken erabakia hartzeko. Maritxu Paulus abokatuak azaldu duenez, epe horretan erabaki bat hartuko ez balu, aske geratuko litzateke presoa.

65 urte ditu Haranburuk. 1990ean bizi osorako espetxe zigorra ezarri zioten, baina baldintzapeko askatasuna eskatzeko aukera zuen 2008tik. Eskaria eginda, aurkeztu duten txostenen artean, Lannemzango espetxeko zuzendariaren aske uztearen aldeko agiria dago.

Euskal Elkargoan izan ziren Jean Rene Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakaria, Max Brisson senataria, Michel Veunac Biarritzeko alkatea, Lucien Betbeder Ipar Euskal Herriko Auzapezen Biltzarreko presidentea, Alice Leiziagezahar eta Emilie Dutoya Akitania Berria eskualdeko kontseilariak, Maritxu Paulus abokatua, Mixel Berhokoirigoin bakegilea, eta Anaiz Funosas Bake Bideko presidentea, besteak beste. Erabakiaren berri izan ostean prentsaurrekoa eman zuten eta egoerari behar den moduan erantzuteko gai ez izatea leporatu zioten Fiskaltzari.

"Bistakoa da software judiziala ez dela Euskal Herriko bake prozesuaren garapenaren arabera eguneratu, bereziki armagabetzea eta ETAren desagertzea kontuan izanda" salatu zuen Etchegarayk.

Haranbururen kasua zein Ion Kepa Parot eta Jakes Esnalena (bizi arteko zigorra dute guztiek) hizpide izan dute azken hilabeteetan bakegintzan lanean ari den euskal ordezkariek Frantziako Justizia Ministerioarekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena