16:31

Politika

Tortura sistematikoak

'Billy el Niño'ren aurkako lehen kereila kolektiboa aurkeztu dute Madrilen

Agentziak | Erredakzioa

Salatzaileek ekintza judizial bakarrean bat egiten duten aurreneko aldia da. Salatutako gertakari guztiak 1917tik 1976ra jazo ziren.

  • Frankismoko torturatuak Plaza de Castillako (Madril) epaitegietan.

    Frankismoko torturatuak Plaza de Castillako (Madril) epaitegietan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

¿Antonio Gonzalez Billy el Niño eta frankismoko Brigada Politiko Sozialeko beste kide batzuk salatu dituzte Madrilen. Espainian, gizateriaren aurkako krimenengatik aurkezten den aurreneko kereila kolektiboa da. Tortura sistematikoak izan zirela frogatu nahi dute.

Jesus Rodriguez Barriok, Enrique del Olmo Garciak, Francisco Javier Maestrok, Esteban Cabalek eta Roser Rius Campsek tortura delituak salatu dituzte Plaza de Castillako epaitegietan. Horrela, Antonio Gonzalez Pachecori eta beste zazpi polizia ohi frankistari gizateriaren aurkako krimenak egotzi dizkiete. Salatutako gertakari guztiak 1917tik 1976ra jazo ziren.

Salatzaileek ekintza judizial bakarrean bat egiten duten aurreneko aldia da, "frankismo bukaeran oposizio politikoaren aurka torturaren erabilera sistematikoa" izan zela frogatzeko, Ceaqua koordinadorak azaldu duenez.

Ceaqua salatzaileak lagundu ditu gaur. Krimenak "biztanleria zibilaren aurkako eraso planifikatu eta sistematiko bat ziren", azpimarratu du Ceaquak.

Aldez aurretik, beste 12 salaketa aurkeztu dituzte Madrilen polizia berdinen aurka. Espainiako Estatu osoan 36 kereila planteatu dira tortura delituengatik, gizateriaren aurkako krimenen testuinguru batean, frankismoaren bukaeran. Polizia politiko eta Guardia Zibileko kideek egindako torturak dira kasu guztietan.

Ostegun honetan aurkeztutako salaketarekin lotuta, bost biktimak Liga Komunistako edo ikasleen sindikatuetako militanteak ziren 70eko hamarkadan. Protesta egiteagatik edo paskinak banatzeagatik atxilotu zituzten. Lehenago ez dute salaketarik aurkeztu, baina orain beharrezkoa ikusten dute, eta baturik indar handiagoa izango dutela uste dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena