12:23

Politika

Nafarroa

Berriozarko alkatearen kontra ikurrina ez kentzeagatik zabaldutako auzia, artxibatuta

Agentziak | Erredakzioa

Doble 12 kultur elkarteak Raul Maiza (EH Bildu) salatu zuen udal eraikin batean jarritako ikurrina eta dispertsioaren aurkako bandera ez kentzeagatik, desobedientzia eta prebarikazioa egotzita.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iruñeko 3. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin du Raul Maiza Berriozarko (Nafarroa) EH Bilduren alkatearen kontra abiatutako auzia. 2018ko jaietan, ikurrina eta presoak hurbiltzearen aldeko bandera bat ('Preso eta iheslariak etxera' leloa zuen) jarri zituzten udal eraikin batean, eta Doble 12 kultur elkarteak Maizaren aurkako salaketa jarri zuen horiek ez kentzeagatik.

Elkarteak salaketan argudiatu zuenez, desobedientzia eta prebarikazio delituak egin zituen alkateak horiek ez kenduta, "aurreko urtean horrelako banderak jartzearen harira emandako epaien berri bazuen ere".

Gaur ezagutzera emandako autoan, epaileak dio Maizak ez zuela desobeditu banderok ez kentzeak ez duelako esan nahi "ebazpen judizial bat ez betetzeko asmoa" dagoenik. Epailearen arabera, gainera, ez dago frogarik banderok alkateak jarri zituela esateko.

Prebarikazio delitua egozterik ere ez dago, epailearen iritziz. Izan ere, autoaren arabera, "alkateak jakin bazekien banderak jarrita zeudela, baina ez zuen jaso inongo kexu edo kentzeko agindurik".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena