18:33

Politika

Nafarroa

PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta I-E hainbat mahaitan ari dira gobernu ituna negoziatzen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EH Bildu berriro zuzendu zaio Maria Chiviteri, Foru Gobernuko presidente izan nahi badu PSNk koalizio soberanistarekin hitz egin beharko duela azpimarratuta.

  • PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta I-E alderdiko ordezkariek egin zuten lehen bilera.

    PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta I-E alderdiko ordezkariek egin zuten lehen bilera. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra astelehen honetan hasi dira Gobernua osatzeko akordioa negoziatzen. Zazpi  mahai sektorial jarri dituzte abian, programaren edukiak eztabaidatu eta adosteko asmoz.

Aste honetan hainbat bilera egingo dituzte eta ostegunean batzar orokor bat egingo dute negoziazioaren lehen balantzea egiteko.   

"Aste erabakigarria izango da, 23 ordezkari ditugun talde ezberdinak gobernu programa bat eta Maria Chiviteren inbestidura adosten saiatuko baikara", adierazi du Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkariak.

Bestalde, Bakartxo Ruiz EH Bilduren bozeramaileak ohartarazi du Maria Chiviteren inbestidura ahalbidetzeko baldintzak ez direla betetzen; izan ere, aipatu lau alderdiek 23 parlamentari dauzkate orotara "eta, beraz, ez dute gehiengorik inbestidura nahiz Gobernu egonkor bat bermatzeko".

"Maria Chivitek zintzoa izan behar du eta argi eta garbi esan behar du inbestiduraren ostean Navarra Suma koalizioaren babesarekin gobernatu nahi duen ala ez"  erantsi du.

"EH Bildurekin kontatu gabe eskuinaren aurrean alternatiba bat eraiki nahi duela esatea ez da serioa. Eskuinari aurre egiteko gehiengoa osatu nahi badu, PSNk EH Bildurekin hitz egin beharko du", berretsi du Ruizek.  

Ramon Alzorrizek, berriz, ondokoa esan du EH Bilduri aipu eginez: "Beste taldeek azaldu beharko dute zergatik ahalbidetzen duten edo ez Nafarroan Gobernu anitza, progresista, feminista eta ezkertiarra eratzea".

"Gu kanpainan agindutako errepikatzen ari gara. Inbestidurara joango gara eta bakoitzak bere erabakia hartu beharko du. Guk ez dugu Bildurekin itunik egingo eta ez dugu Navarra Sumaren Gobernurik ahalbidetuko", nabarmendu du.

 


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena