15:09

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

Militantziak erabakiko du EH Bilduren botoa Nafarroako eta Madrilgo inbestiduretan

agentziak | erredakzioa

Pernando Barrena europarlamentariak esan du koalizio abertzaleak aztertu egingo duela zein den "aukera txarren artean onena" inbestidurak errazteko garaian.

  • Pernando Barrena. Argazkia: EiTB

    Pernando Barrena. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pernando Barrena Orain Errepublikak (EH Bildu barne hartzen duena) koalizioko europarlamentariak esan du koalizio abertzaleak aztertu egingo duela zein den "aukera txarren artean onena" inbestidurak errazteko garaian, bai Nafarroan, bai Estatuan.

Barrenak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, EH Bildu eta ERC begiratzen ari dira zein den "jarrera praktikoena" Pedro Sanchez PSOEren hautagaiaren inbestiduraren harira, eta zein den "euskal eta kataluniar gizarteak egoera hobean" utziko lituzkeen botoa.

"Oso argi dugu kasu honetan eta Nafarroako Gobernuarenean oso zaila izango dela hautesleria osoa gustora geratzea % 100ean, baina bi kasuetan daude arau batzuk", azaldu du.

Izan ere, EH Bildurentzat garrantzitsua da Estatuan "eskuin muturrari bidea ixtea", eta ikustea zein den "aukera txarren artean onena" Nafarroan eta Estatuan.

"Akordio politikoek elkarrizketa politikoak behar dituzte, eta zaila da akordioetara iristea elkarrizketarako garaian EH Bildu bazterrean uzteko politikak indarrean jarraitzen badu", ohartarazi du.

Barrenarentzat, politika mota horrek "ez du zentzurik", eta beharrezkoa da "elkarrizketa izatea protagonista". "Nafarroan, betoari eusten badiote, badakit EH Bilduren militantziaren barruan iritzi joera desberdinak daudela, eta herriz herri hitz egin beharko dugu asanbladetan EH Bilduk zein paper jokatzen duen", gaineratu du.

Europako Parlamentuari dagokionez, Barrenak esan du Orain Errepublikak "koalizioa" izango dela, eta "kanpainan iragarritako ekimenak martxan jartzen" saiatuko direla, "subiranotasun alorrean" bereziki.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena