15:23

Politika

Mendi martxa

Gure Eskuk preso kataluniarrekiko elkartasuna irudikatu du Urbian

eitb.eus

Lazo hori baten mosaikoa osatu dute mendi martxa batean, eta Altsasuko gazteen eta 11/13 makroepaiketan auzipetutako 47 lagunen eskubideak ere aldarrikatu dituzte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gure Esku ekimenak antolatuta, "eskubideen aldeko mendi martxa" egin dute gaur goizean Arantzazutik Urbiara. Kataluniako ‘Proces’aren harira epaitutako buruzagi politikoei elkartasuna adierazi diete eta lazo hori bat irudikatu dute oinarrizko eskubideen defentsan.

Ehunka elastiko horirekin egin dute Arantzazutik Urbiako zelaietarako bidea, Kataluniako buruzagien aurkako epaiketak sortzen dien ezinegona adierazteko. Gure Eskuk oinarrizko eskubide eta askatasunaren aldeko borrokan konpromiso irmoa azaldu du Josu Etxaburu bozeramailearen ahotik.

Preso zein erbestean daudenak giza eskubideak kriminalizatzeagatik daudela preso salatu dute.

Altsasuko gazteak eta irailaren 16an, 11/13 makroepaiketaren baitan, euskal presoen eskubideen alde egindako lanagatik epaituko dituzten 47 lagunak ere izan dituzte gogoan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena