19:12

Politika

Lauko bigarren bilera

PSNk, Geroa Baik, Podemosek eta Ezkerrak 'akordio metodologiko' bat itxi dute

Agentziak | Erredakzioa

Gobernu posible baten programaren oinarrizko dokumentua osatzeko, proposamenak sektoreka lantzea adostu dute.

  • PSNk, Geroa Baik, Podemosek eta Ezkerrak 'akordio metodologiko' bat itxi dute.

    PSN, Geroa Bai, Podemos eta Ezkerraren arteko bilera. Argazkia: EFE/ Jesus Diges

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSNk, Geroa Baik, Podemosek eta Ezkerrak "akordio metodologiko" bat itxi dute. Gobernu posible baten programaren oinarrizko dokumentua osatzeko, proposamenak sektoreka lantzea adostu dute. Indar politikoek bilera egin dute ostegun honetan, eta sentsazio "positiboarekin" atera dira.

Azken egunetako lauko bigarren batzarra egin dute, gobernu akordioa negoziatzeko. EH Bilduk ez du parte hartu, PSNk hala eskatuta. Navarra Sumaren alternatiba izan nahi duen gobernua osatzeko helburua dute. Eskuineko koalizioak 20 ordezkari lortu zituen hauteskundeetan; Nafarroako Parlamentuak 50 eserleku ditu.

Bilerak ordubete baino gehiagoko iraupena izan du. Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkaria sentsazio "positiboarekin" atera da, taldeek Gobernua osatzeko aukera aztertzeko "konpromisoa" agertu dutelako. Sozialistak "lasai", "baturik" eta "baikor" atera direla azpimarratu du Alzorrizek.

Era berean, ostegun honetako hitzorduan adostutakoaren "laburpen positiboa" egin du Koldo Martinezek (Geroa Bai). Lana banatu duten sektore ezberdinetan akordioetara heldu ahal izateko datorren astean sakontzea eskatu du Martinezek, Gobernu "progresista, anitz eta egonkor" bat osatzeko akordioa lortzeko azken xedearekin.

Mikel Buil Podemoseko parlamentaria "pozik" azaldu da, eta datozen egunetan egin beharreko "lana oso gogorra" izango dela aurreratu du. Soilik bi eserlekurekin, sektoreko lanean "eragin politiko zabala" izateko aukera ikusten du Builek.

Ezkerrako ordezkariek ez dute adierazpenik egin. Hala ere, gaurko bileran PSNren oinarri dokumentuari "balorazioak" aurkeztu dizkiotela jakitera eman diete kazetariei. Gainerako taldeek gauza bera egingo dute ostiral honetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena