Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Desobedientzia delitua egotzi dio Hauteskunde-batzorde zentralak eraikin publikoetako lazo eta esteladak kentzeko agindua ez betetzeagatik.
Generalitatearen Jauregian jarritako pankarta lazo horiarekin. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Quim Torra Generalitateko presidentea ikertuko du, lazo horien auzian desobedientzia delitua egin duelakoan.
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak agiri batean jakinarazi duenez, instrukzio-epaileak Fiskaltzak abiatutako kereilaren izapideak bukatu ditu eta prozedura laburtuko jarduketak abiatu ditu.
Horrenbestez, ahozko epaiketa irekitzeko edo prozesua largestea eskatzeko eskatu die Auzitegi Nagusiak alderdi biei.
Bestalde, Generalitateko presidentearen abokatuak aurretik aurkeztutako largespen-eskaera bertan behera utzi du Zibileko eta Zigor-arloko Salako epaileak.
Torrak maiatzean deklaratu zuen auzi berarengatik Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa