21:23

Politika

Bilera Moncloan

Inbestidura erraztuko ez duela esan dio berriro Casadok Sanchezi

Agentziak | Erredakzioa

Apirilaren 28ko hauteskunde orokorren ostean hirugarren bilera izan dute. Sanchezek deitu du bilera, eta Pablo Casado "leialtasun instituzionalagatik" joan da.

  • Pedro Sanchezen eta Pablo Casadoren arteko bilera bat.

    Pedro Sanchezen eta Pablo Casadoren arteko bilera bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez eta Pablo Casado Moncloa jauregian bildu dira astelehen honetan, jarduneko gobernuburuak eskatuta. Buruzagi sozialistaren inbestidura errazteari uko egin dio berriro PPko presidenteak: ez aldeko botorik, ezta abstentziorik ere, Alderdi Popularreko iturriek jakitera eman dutenez.

Apirilaren 28ko hauteskunde orokorren ostean hirugarren bilera izan dute biek. Inbestidurari begira PSOEko buruzagia bilera sorta egiten ari da babesen bila.

Aurreneko hitzordua Moncloan izan zuten, gaur bezala, eta bigarren bilera Diputatuen Kongresuan egin zuten. Aurreko bi batzarrak aldez aurretik iragarri zituzten, baina azken hau egin ostean jakinarazi dute.

Sanchezek deitu du bilera, eta Pablo Casado "leialtasun instituzionalagatik" joan da, iturri berdinen arabera. Besteak beste, Espainiako Gobernuko presidentearen inbestidura, Nafarroako egoera politikoa, Kataluniako egoera eta Europar Batasuna mahai gainean izan dituzte.

PPk azaldu duenez, publikoan zein pribatuan esandakoa errepikatu dio Casadok Sanchezi, bere alderdiak ez duela inbestidura erraztuko, alegia; nahiz eta jarduneko gobernuburuak PPri eta Ciudadanosi abstenitzeko eskatu.

Nafarroaren inguruko ikuspuntua argi utzi dio Casadok jarduneko presidenteari. Maria Chivite sozialista Geroa Bai, Podemos eta Ezkerraren babesarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin foru Gobernuko presidente izatea errefusatu du PPko presidenteak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena