13:51

Politika

Salaketa

Gasteizen 1976ko martxoaren 3an izandako hilketak salatu dituzte NBEren aurrean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Martxoak 3 elkartearen asmoa da Nazio Batuen Erakundeak salaketa onartzea, eta ondorioz, Espainiako Estatuak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmenean jasotakoa urratu duela aitortzea.

  • Gasteizen 1976ko martxoaren 3an izandako hilketak salatu dituzte NBEren aurrean

    Martxoaren 3ko hilketak salatu dituzte NBEren aurrean. Argazkia: Twitter @Martxoak3

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martxoaren 3ko biktimen elkarteak salaketa aurkeztu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordearen aurrean, Espainiako Estatuan abiatutako bide judiziala erabat agortu ostean. Salaketa horren helburua da 1976an Gasteizen izandako sarraskiaren arduradunak epaitzea. Poliziak bost langile hil zituen orduan.

Arabako erakundeek gertakari haiekin lotutako kereilak aurkeztu zituzten, baina Auzitegi Konstituzionalak atzera bota zituen, salaketaren harira, Arabako Lurralde Auzitegiak aurretik aurkeztutako errekurtsoak. Gasteizko Instrukzioko 3. Epaitegiak adostu bezala, Konstituzionalak ez zituen gertakariak hilketa delitu gisa epaitu nahi izan, auzia preskribatuta zegoela iritzita. Izan ere, haien argudioen arabera, 1976ko legediak ez zituen delitu horiek jasotzen.

Gauzak horrela, aipatu elkarteak otsailean iragarri zuen NBEra eramango zuela auzia, hari dagokiolako estatuek sinatutako Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmena betearaztea.

Ildo horretan, ostegun honetan jakinarazi dute astelehenean aurkeztu zutela salaketa, eta itxaropentsu agertu dira horren aurrean.

Elkarteak gogora ekarri duenez, NBEren Giza Eskubideen Batzordeak gaitzetsi egin zuen Espainian izandako zigorgabetasun politika 2015ean, Frankismoan gertatutako hilketak ikertu eta epaitu gabe uzteagatik.

Hori dela eta, Martxoak 3ren asmoa da Estatuari "ikerketa judizial eraginkor eta egoki bat" eskatzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena