Politika
Negoziazioak
Agentziak
Horrez gain, EH Bilduk Ganberako Mahaiko postu bat izan beharko lukeela uste du, eta hala jakinarazi die Nafarroako sozialistei gaur egindako bileran.
Albisteak (4)
Uxue Barkos Nafarroako jarduneko presidente eta Geroa Baiko buruzagiak iragarri duenez, alderdiak bi eskari egin dizkio PSNri: batetik, Foru Parlamentuko Presidentetza eskatu dio; bestetik, EH Bilduk Mahaian ordezkari bat izatea, “egonkortasuna” eta “oreka” bermatzeko, PSNri egokituko baitzaio gobernu “progresista eta anitza” gidatzea.
Barkosek azaldu du hala jakinarazi diela sozialista nafarrei, Parlamentua osatzeko (asteazkenean, hilak 19an izango da saioa) gaur bertan izan duten bileran.
Geroa Baiko ordezkariak egindako proposamenaren arabera, PSNk presidenteordea izango luke, eta EH Bilduren esku Idazkaritza bat geratuko litzateke. Mahaiko beste bi postuei (beste presideteorde bat eta beste idazkaritza bat) dagokienez, Navarra Sumarentzat izango lirateke. Uxue Barkosek dioenez, berak egindako proposamena “irmoa” da eta PSN “lehen egunetik egon da jakinaren gainean".
Iruñean egindako prentsaurreko batean eman ditu proposamenaren nondik norakoak, Koldo Martinez eta Unai Hualde parlamentariekin batera. Barkosen hitzetan, udalen osaketaren ostean, PSNrenganako “konfiantza haustu da neurri handi batean”, baina ziurtatu du negoziatzen jarraituko dutela “gobernagarritasuna eta egonkortasun politikoa beste lau urtez” izateko asmoz; “marra gorria egonkortasuna da”.
Geroa Bairen iritzian, PSNk ez luke EH Bildu babestu behar, koalizio abertzaleak ordezkari bat izateko. Gaur egungo indar-banaketari erreparatuta, nahikoa litzateke Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak EH Bilduren hautagaiaren alde bozkatuko balute. “Inork ez dio Alderdi Sozialisari eskatu Bildurekin negoziaziorik egitea”, gaineratu du.
Hori dela eta, gaineratu duenez, “PSNk orain esandakoaren aurka egiteko asmorik gabe”, edozein akordioaren oinarrian “egonkortasuna eta koherentzia” izatea eskatu dute, “gobernagarritasuna Navarra Sumaren esku geratzea saihesteko”.
Ez du izenik aipatu
Mahaia osatzeko negoziazioetan akordiorik gabe geratzea “pentsatu nahi” ez duela adierazi du Barkosek eta, erantsi duenez, elkar ulertzen ez badute, “Gobernu progresista bat, egonkorra, epe luzera egindakoa eta seriotasunez osatzea oso zaila” izango da. “Akordiora heltzea ezinezkoa izango bagenu, ikusi beharko litzateke nola osatzen den Mahaia, eta egoera horrek Parlamentuaren izaera bateratzailea ahalbidetzen ote duen”, ziurtatu du.
Geroa Baiko buruak ez du, ordea, zehaztu zein izango litzatekeen Parlamentuko presidentegaia, baina aurreratu du gizon bat aurkeztea aztertzen ari dela.
Barkosen esanetan, “Geroa Bai ezinbesteko indarra da, boto kopuruagatik eta Parlamentuan duen ordezkarigtzagatik”. Akordioa lortuz gero, “erakunde nagusian –Gobernua- PSNk izango luke ordezkaritza, eta indarrak orekatze aldera agerikoa da Nafarroako bigarren erakunde nagusian, Parlamentuan, Geroa Baik izan beharko lukeela”.
Udalen osaketaren ostean, Geroa Bai oso kritiko agertu zen PSNren jarrerarekin eta, horrezkero, Uxue Barkosek “apurtutzat” eman du negoziazioen hasieran PSNk eskatutako “konfiantza”. “Uste dut garrantzitsua dela egonkortasun politikoaren alde zorroztasunez jardutea, gertatutakoa gorabehera, baina zer gertatu zen ezagututa”, baieztatu du.
Azkenik, Barkosen esanetan, “erkidego honek 2007 eta 2011 bitartean jasan zuena berriz ez jasatea du helburu Geroa Baik”. Horren ildotik, “alderdi politikoen arteko elkarguneak, lankidetza eta kolaborazioa” bilatu dutela azaldu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa