15:53

Politika

Auzitegi Gorena

Gorenak ukatu egin dio Junquerasi eurodiputatu agiria jasotzeko baimena

agentziak | erredakzioa

Auzitegiak uste du Bruselara joateak "atzera egin ezinezko arriskuan" jarri dezakeela prozesu judiziala.

  • Oriol Junqueras, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

    Oriol Junqueras, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Proces'a epaitzen ari den Auzitegi Gorenak ez dio eurodiputatu agiria jasotzeko baimenik eman Oriol Junqueras Kataluniako presidente ohiari. Ekainaren 17an espetxetik atera eta Hauteskunde Batzorde Nagusiaren aurrean Konstituzioaren zina egiteko eskatu zuen baimena, baina ezezko erantzuna jaso du, gero Bruselara joan beharko lukeelako, eta horrek "atzera egin ezinezko arriskuan" jar dezakeelako prozesu judiziala.

Auzitegiak gogorarazi du "ebazteko fasearen hasieran" daudela orain, eta horregatik ukatu diola baimena Junquerasi, gero inmunitatea lortzeak ebazpena blokeatzeko edo atzeratzeko arriskua eragingo bailuke. Dena den, argi adierazi nahi izan du erabakia ez dela behin betikoa, prozedura amaitu arte ezingo delako jakin ERCren buruzagiak parte-hartze politikorako eskubidea galduko duen ala ez.

Auzitegiak adierazi du baimena emanez gero, Kongresuko diputatu izaera galduko lukeela, eta "nahitaezkoa" izango litzatekeela Bruselara joatea uztailaren 2an kargua hartzeko.

Eta epaitegiaren arabera, Bruselara joateak "prozesuaren helburua atzera egin ezinezko arriskuan" harriko luke, "jurisdikzio kontrola galdu" egingo lukeelako behin behineko espetxeratzearen inguruan, "baita auzipetuak Espainiako lurraldea utzi aurretik ere".

Gainera, epaileek Carles Puigdemont presidente ohia bertan dagoela gogorarazi dute, izan ere, "Kataluniako errepublikaren erbesteko gobernua bertan dagoela esaten du, eta bera dela presidente. Horixe iragartzen du bere webgunean, eta buruzagi politikoei ere horixe esaten die bilera guztietan".

Dena dela, Auzitegiak azpimarratu du erabakia ez dela behin betikoa, 'proces'aren epaiketaren ebazpena eman arte galarazten diola parte-hartze politikorako eskubidea, eta ebazpenaren arabera ikusiko dela gero berreskuratzen duen.

Ignacio Gonzalez Jueces para la Democraciaren bozeramaileak, bere aldetik, esan du Oriol Junquerasen parte-hartze politikorako eskubidea "bermatu" egin beharko litzatekeela, oinarrizko eskubidea den heinean, eta herritarrek eman diotelako botoa Europako Parlamentuan ordezkari izan dadin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena