Politika
Vaticano
Erredakzioa
Milioi bat pertsona inguru bildu dira Done Petri Plazan ekitaldi berezi hori ikusteko, historia osoan harmar bider egin dute.
Benedikto XVI.ak dohatsu egin du Joan Paulo II.a Done Petri Plazan eta ondo kaleetan bildu den milioi inguru pertsonen aurreran, Vaticanotik zabaldu dutenez. Horrela, historian Elizak dohatsu egin duen hamargarren Aita Santua da Joan Paulo II.a eta 1.000 urte igaro dira aita santu batek aurreko aita santua dohatsu egin zuenetik.
Elizkizuna Bendikto XVI.ak gidatu duen prozesio batekin abiatu dute Basilikaren eskumaldetik. Geroago, Agostino Vallini Romako bikarioak Poloniako aita santuaren biografia irakurri du. Jendetzak txaloka hartu du horren irakurketa, bereziki Gazteriaren Nazioarteko Jardunaldiak eta Joan Paulok gazteekin zuen harremana aipatu dituenean.
Vallini kardenalak egin dio Benediktori Joan Paulo IIa Eliza Katolikoaren dohatsuen zerrendan sartzeko eskaera.
Aita Santuak baimena eman ondoren, 10:30 aldera, Joan Paulo II.aren irudia -Poloniako argazkilari batek egina- zeukan ehun bat zabaldu dute. Bitartean, dohatsuaren abestia kantatu dute "Zabaldu ateak Jaungoikoari" Karol Wojtylaren hitzetan oinarrituta, 1978.eko urriaren 22an aita santu izendatu zutenean esan zituenak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa