Politika
UDALEN OSAKETA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EH Bildurekin biltzea baztertu du PSNk. Hala ere, Joseba Asiron Iruñeko jarduneko alkategaiak 'azken unera arte' ahaleginduko dela ziurtatu du. Bestalde, PSNko alkategaia babestea baztertu du.
Datorren larunbatean osatuko dira Udalak eta Iruñaren kasuan, alkatea izendatzeko osoko bilkura 18:00etan hasiko da. Gaur gaurkoz, ez dago oraindik argi nor izango den hurrengo lau urteetan aginte makila izango duena.
Joseba Asiron Iruñeko jarduneko alkate eta EH Bilduren berrauketarako hautagaiak gobernua osatzeko ahaleginetan murgilduta jarraitzen du. Ildo horretan, balizko akordioak lortzeko ildoak jasotzen dituen dokumentu bat helarazi die EH Bilduk Geroa Bairi eta PSNri.
Zehazki, akordiorako hiru formula proposatu ditu EH Bilduk: akordio programatikoa oinarri izango duen gobernu akordioa, inbestidura akordioa Asironen alde bozkatzeko konpromisoarekin, trukean EH Bilduk berdin jokatuko luke beste udaletan; eta gobernu akordioa, boto puntual baten bidez.
Gaur goizean Iruñean eskainitako prentsaurrekoan Joseba Asironek azaldu duenez, eskuinaren alternatiba izango den gobernu bat osatzeko aukera bakarra "indar aurrerakoiak" bazterrean ez uztea da.
PSNk EH Bildurekin elkartzeari uko egin badio ere, Joseba Asiron alkategaiak "azken unera arte, inbestidura egunera arte" saiatzen jarraitzeko konpromisoa agertu du. Asironek ez du ulertzen sozialisten jarrera eta "kanpoko betoei" egotzi die.
Bestalde, "guztiz" baztertu du EH Bilduk Maite Esporrin alkategai sozialista babestea, 1979an Herri Batasunak Julian Balduz sozialistarekin egin bezala. Asironek azaldu duenez, gaurko Iruñea ez da ordukoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa