06:57

Politika

UDALEN OSAKETA

Iruñeko Udalean Mayari edo Asironi babesa ematea baztertu du Esporrinek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Maite Esporrin PSNren Iruñeko alkategaiak bere hautagaitzari eutsi egingo diola berretsi du. Horrela, erronka bota dio EH Bilduri botoa eman diezaion.

  • Maite Esporrin PSNren Iruñeko alkategaia hauteskunde gauean, Maria Chiviteren alboan

    Maite Esporrin PSNren Iruñeko alkategaia hauteskunde gauean, Maria Chiviteren alboan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Datorren larunbatean osatuko dira udalak, eta Iruñean dena erabakitzeko dago oraindik. EH Bilduk (bigarren indarra), PSNk (hirugarren indarra) eta Geroa Baik indarrak batzen ez badituzte, maiatzaren 26ko hauteskundeetan bozkatuena izan zen Enrique Maya Navarra Sumako alkategaiak berreskuratuko du aginte makila. Maite Esporrin PSNko Iruñeko alkategaiak bere hautagaitza aurkeztuko du, eta "guztiz" baztertu du Navarra Sumako alkategaia edo Joseba Asiron EH Bilduko alkategaia babestea.

Nafar Telebistari bart eskainitako elkarrizketan esan duenez, PSNk guztiz baztertu du Enrique Maya Navarra Sumako (UPN, PP eta Ciudadanos) alkategaia babestea. Aldi berean, uko egin dio Joseba Asiron jarduneko alkateari bidea errazteari.

Maiatzaren 26ko hauteskundeetan hirugarren alderdi bozkatuena izanik alkate bihurtzea zaila dela aitortu arren, "baikor" mintzatu da. Horren esanetan, egin beharrekoa egin dute, eta orain besteek egiten dutenaren zain daude.

Geroa Bairekin negoziatzen hasi direla onartu zuen, programa bateratu bat osatzen saiatzeko.

Akordioa lortuta ere, PSNk (5 zinegotzi) eta Geroa Baik (2 zinegotzi) EH Bilduren babesa (7 zinegotzi) beharko lukete Maite Esporrin sozialista alkate egiteko. Izan ere, Navarra Sumak 13 zinegotzi ditu.

Horrela, Maite Esporrinen esanetan, EH Bilduk erabakiko du nor izango den Iruñeko hurrengo alkatea, eta gobernu progresista baten edo eskuineko gobernu baten artean erabaki beharko du. "Beraiek (EH Bilduk) erabakiko dute", azpimarratu du.

PSOEren buruzagitzak gaiari buruz duen jarreraz galdetuta, hau esan zuen: "Bildurekin ezer negoziatzen ez dugun bitartean, ez du inporta beraiek zer egiten duten. Beraien arazoa da, ez gurea; guk gure bide orriarekin jarraituko dugu".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena