Politika
PRESOAK
EITB.EUS
Peto urdinak jantzita eta eskutik emanda, Iparraldeko hautetsiak, alderdi politikoetako eta sindikatuetako ordezkariak zein herritar arruntak "Bakea Euskal Herrian, orain presoak" lelopean bildu dira.
Giza kate amaieran, Casino plazan izan dira hitzaldiak. Argazkia: Maria Agirre | Euskadi Irratia
Albisteak (1)
Bake Bideak eta Bakearen Artisauek antolatuta, euskal gatazkaren konponbidean urrats gehiago emateko topaketak eta mobilizazioak egiten ari dira egunotan Biarritzen. Atzo biktimen arteko topaketa izan zen eta gaur, giza katea egin dute 3.000 herritar inguruk.
Biarritz hiria sei zonaldetan banatu eta, peto urdinak jantzita, Iparraldeko hautetsiak, alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkariak zein herritar arruntak bildu dira "Bakea Euskal Herrian, orain presoak" lelopean egin den giza katean. Mahaiak kokatu dituzte ibilbide osoan, petoak saldu eta kostaldea urdinez janzteko. Hegoaldetik ere hainbat pertsona bertaratu dira, tartean EH Bilduko Jasone Agirre legebiltzarkidea, Jon Iñarritu Madrilgo diputatua, Adolfo Araiz Nafarroako parlamentaria zein Sareko eta Foro Sozialeko ordezkariak.
Hondartza handitik hasi eta Birjinaren harkaitzera artean osatu dute lerroa, akuariuma, Atalaia, St Eugenie eta Bellevue Casinoaren paretik igarota. 16:30-16:45 bitartean eratu da giza katea elkarri eskutik helduta. "Presoak etxera" izan da lelo nagusia.
¿¿ BIDEOA // VIDÉO
— Artisans de la Paix (@Artisans_Paix) 8 de junio de 2019
Giro polita #GizaKatea-ko zonalde ezberdinetan!#OrainPresoak#BakeaEuskalHerrian pic.twitter.com/bvFxtKzCRe
Ondoren, hitzaldiak izan dira Casino plazan. Jendetzaren aurrean hitz egiten lehena Jean Rene Etchegaray Baionako alkate eta Euskal Elkargoko presidentea izan da: "Urratsak egiten badira ere, hurbilketak DPS estatusaren kentzea... oraindik badira urratsak egiteko" esan du.
Bere ondotik, Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak hartu du hitza. "Gaur ere milaka gara Biarritzen, aktualitatea bizi bizian den herrian, berriz ere agintari gorenei oroitarazteko bake prozesu batean, tratatu beharreko ezinbesteko gaia dela presoen gaia. Ez da obsesio bat… Gure obsesio bakarra bakea da!" esan du eta hiru neurri eskatu ditu: "hurbilketak azkeneraino gauzatu behar dira, DPS estatutua kendu behar zaie preso guztiei eta presoaldiaren 30garren urtemugan direnak askatu behar dira".
Mixel Berhocoirigoin 'bakearen artisauak' frantsesez irakurri du hitzaldi bera.
Giza katearen hasiera puntua. Argazkia: Bakearen Artisauak
"Gure elkarbizitza eraikitzeko topaketa", bezperan
Atzo, ostirala, "Gure elkarbizitza eraikitzeko topaketa" lelopean, biktimen senideek eta hainbat erakundetako ordezkariek batzarra egin zuten Biarritzeko Bellevue Casinoan.
Bertan parte hartu zuten besteak besteak, Michel Veunac Biarritzeko alkateak, Mixel Berhocorigoin 'bake artisauak', Christiane Taubira Frantziako Justizia ministro ohiak eta Michel Camdesssus PMIko presidente izandakoak.
Mahai-inguru batean parte hartu zuten Joxean Lasaren (GALek hildakoa) eta Juan Manuel Garcia Corderoren (Komando Autonomo Antikapitalistak hildakoa) senide Axun Lasak, Iñaki Garcia Arrizabalagak zein Brandon Hamer Internattional Conflict Research Instituteko kideak.
Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak eman zion amaiera ekitaldiari.
Hain zuzen ere, Funosas elkarrizketatu zuten arratsaldean Euskadi Irratiko Mezularia saioan, eta presoen auzian Frantziako Gobernuak "hitzen araberako ekintzak eta keinuak" egin beharra daukala esan zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa