Politika
Akordioak
Agentziak | erredakzioa
Navarra Suma, PP eta Ciudadanosen koalizioa "akordioak adostera prest dago, Espainia independentisten esku ez uzteko".
Felipe VI.a eta Jose Javier Esparza. Argazkia: EFE.
PSOErekin akordioak "esploratzeko" prest dagoela esan du Javier Esparza UPNko presidenteak, independentistek Nafarroan eta, oro har, Espainian erabakigarriak izan ez daitezen. Horrenbestez, UPNk ez du baztertzen Pedro Sanchezen inbestidurari babesa edo abstentzioa ematea.
Esparza Espainiako Erregearekin bildu da asteazken honetan inbestidurari begira Zarzuelako Jauregian Felipe VI.ak abiatutako bilera sortan.
"Espainiako politika zein espainiarren etorkizuna independentisten esku ez uzteko akordioak aztertzeko prest gaude", esan du Esparzak.
Esparzaren esanetan, independentistek Nafarroan erabakitzea "ez da ona"; ezta Kataluniakoek Espainiako proiektuan erabakitzea ere.
Sanchezekin oraindik ez duela berba egin azpimarratu du Esparzak, ezta PSOEko zuzendaritzarekin ere. Maria Chivite PSNko idazkari nagusi eta Nafarroako Presidentetzarako hautagai sozialistarekin datorren astean biltzeko asmoa duela gaineratu du.
Bestalde, Maria Chivite bera eta Uxue Barkos Geroa Baiko buruzagi eta Foru Gobernuko jarduneko presidentea bildu dira, "gobernu aurrerakoia" osatzeko sozialistek abiatutako bilera sortaren baitan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa