13:54

Politika

Nafarroako Gobernua

Nafarroan gobernu 'ezkertiarra' osatzeko 'konpromisoa' beteko duela esan du PSNk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Maria Chivitek zuzendutako alderdiak Twitter bidez eman du horren berri: "Gobernu ezkertiar eta aurrerakoi bat zuzentzeko aukera dugu, eta gure konpromisoa beteko dugu".

  • María Chivite

    María Chivite. EITBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSNk asteazken honetan adierazi du Nafarroan gobernu "aurrerakoi eta ezkertiarra" zuzentzeko konpromisoa beteko duela, PSOEk esandakoari iskin eginda. Izan ere, alderdi sozialistak esan du PSNk ez duela gobernua osatuko, horretarako EH Bilduren abstentzioa behar duelako.

Maria Chivitek zuzendutako alderdiak, baina, Twitter bidez eman du PSNren erabakiaren berri: "Gobernu ezkertiar eta aurrerakoi bat zuzentzeko aukera dugu, eta gure konpromisoa beteko dugu".

Txio horrekin batera bi irudi partekatu dituzte, hauteskunde kanpainan Iruñean egindako ekitaldi nagusikoak biak. Horietako batean alderdiko afiliatuekin eta jarraitzaileekin azaltzen da Maria Chivite. Bestean, berriz, Maite Esporrin alkategaia besarkatzen agertzen da, "Nafarroan gobernu aurrerakoi bat posible da" esaldiaz lagunduta.

Abalosek ez du uste Chivite PSOEri aurre egiten dabilenik

Jose Luis Abalos jarduneko Sustapen ministroak, bestalde, ez du uste Maria Chivite PSOEri aurre egiten ari denik. Halere, azpimarratu du sozialistek ez dutela Voxekin eta EH Bildurekin akordiorik lortuko.

Bien bitartean, sozialista nafarrek bilera egingo dute Geroa Bairekin, Podemosekin eta I-Erekin, Nafarroako Gobernua eratzeko aukerak aztertze aldera. Alderdiko zuzendaritza, esan bezala, aldendu egin da elkarrizketa horietatik, gobernagarritasunaren giltza EH Bilduk duelako.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena